MondragonLinguak hizkuntzetako prestakuntza-zerbitzua ematen die 8.500 ikasle baino gehiagori urtero, Bilbaon, Vitoria-Gasteizen, Donostia-San Sebastianen, Arrasate-Mondragonen eta Oñatin dituen 5 zentroetan. Puntako sistemak erabiltzen ditu (online zein offline), eskola presentzial malguekin, skype/webex saioekin, tutoretzekin eta jarduera osagarriekin.
MondragonLinguak kalitatearen Urrezko Q ziurtagiria lortu du EFQM kudeaketan. Gainera, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea, urtero dituen ikasleen kopurua eta haren lanarengan fio diren enpresak eta hezkuntza-zentroak ditu berme nagusi.
MondragonLingua Taldea hizkuntza-zerbitzuetan aitzindaria da Euskadin, eta haren sektoreko enpresa nagusienetako bat Espainian. MONDRAGON Korporazioaren barruan dago. Aparteko korporazioa da munduan, haren antolakuntza-eredu kooperatiboarengatik, eta Arrasate-Mondragonen du egoitza. 75.000 langile baino gehiago ditu eta 105 instalazio industrial herrialde desberdinetan, eta 7. postuan dago Espainiako enpresen rankingean.
Ezagutu zer den MondragonLinguako irakasle izatea
Talde aitzindari baten babesa
MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.