ml-wanted-nota-1.png

Arrasate-Mondragón

Ingeleseko udaleku irekiak 3 eta 13 urte arteko haurrentzat

Izena ematea irekita maiatzaren 31ra arte

% 100 ingelesez dibertsioa

ERABATEKO malgutasuna

Ordutegi zabala eta modularra

Harrera zerbitzua barne

8:30etik aurrera

Talde txikiak

8-12 haur

Familia bakoitzaren neurrira

MondragonLinguako Summer Camps: ordutegi zabalari eta konfigurazio modularrari esker, zuen bizitza errazteko aukera egokia dira.

Seme-alaben oporretako denbora libreak buruko minik ez dizue eragingo zuei, etxeko sheriff lanpetuei.

Uda bikaina haurrentzat, kezkarik gabea zuentzat

Familien beharretara egokitu daitekeen konfigurazioa

  • Ekainaren 29tik uztailaren 30era (astelehenetik ostiralera)
  • 8:30etik 17:00era gaude.
Zer behar duzue?
  • Goizean haurrei harrera egiteko zerbitzua: 8:30h. – 9:30h.
  • Goizez: 9:30h. – 13:00h.
    Arratsaldez: 14:30h. – 17:00h.
  • Jangela: 13:00h. – 14:30h. (aukerakoa)
Konfigurazio modularra
  • Gutxienez astebete eta gehienez 5 hautatzeko aukera, jarraian edo txandaka.
  • Ordutegi osoa edo goizez bakarrik.

Izena ematea irekita
maiatzaren 31ra arte!

Eskatu saria, ENGLISH &...

Summer Camps hauetan 3 eta 13 urte arteko haurrek ingelesa ikasiko dute giro atseginean eta ingelesean erabat murgilduko dira.   Gaitasun berriak eskuratuko dituzte, hainbat motako jarduerak egingo dituzte eta ikasturtean landutako hizkuntzako arloak indartuko dituzte.

Trebetasun gehiago eta hobeak

Xede didaktiko nagusiak dira adierazteko, besteekin hitz egiteko eta esandakoa ulertzeko gaitasunak sustatzea bereziki.

Talde txikiak eta adinaren araberakoak

Haurrak adinaren arabera taldekatuko dira: 3-5 urte, 6-10 urte eta 11-13 urte. Taldeak txikiak izango dira, 8 eta 12 haur artekoak, behar dituzten arreta eta zaintzak eskaini ahal izateko.

MondragonLingua bermea

Tituludun irakasleak, elebidunak ala natiboak? eta aisialdiko begiraleak?
MondragonLinguaren bermearekin, 40 urteko esperientzia baitu eta 8000 ikasle baino gehiago trebatzen ditu urtean.

3·5

urte
  • Irakasleen eta begiraleen ingeleseko jarraibide guztiak ulertuko dituzte.
  • Ulertu dutela erakutsiko dute, jarduerak ongi eginez eta ingelesez egoki erantzunez.
  • Ingelesez modu naturalean adierazteko gai izango dira udalekuetako errutinetan eta jardueretan.

6·10

urte
  • Ulertzeko eta adierazteko gaitasunak hobetuko dituzte.
  • Ingelesezko elkarrizketa irekietan hartuko dute parte.
  • Begirale natiboekin hitz egiteko gai izango dira.
  • Inguruarekin zerikusia duten gaiak ulertzeko gai izango dira.

11·13

urte
  • Inguruarekin zerikusirik ez duten gaiak ulertzeko gai izango dira.
  • 5-10 minutuko hitzaldiak eta aurkezpenak egiteko gai izango dira.
  • Ingelesez elkarrizketak izateko gai izango dira malgutasunez.
  • Interneten informazioa bilatzeko gaitasuna hobetuko dute.

...& FUN! Jarduerak ingelesez

Egiazko protagonistentzat % 100 ingelesez egingo diren jarduerak prestatu ditugu, % 100 dibertigarriak. Ikasiz gozatu baitaiteke.

Jarduerak zentroan eta aire librean

ENGLISH & CREATIVITY

Bakoitzaren adinera egokitutako jarduera sortzaileak:

  • 3-5: Chocolate lollipop, jellyfish, rainbow and more.
  • 6-10: Chocolate cake, slime, puffy paint and more.
  • 11-13: Chocolate and fruit tacos, cooking cupcakes, balloon bowl, slime, mobile cover and more.
ENGLISH & SPORT & GAMES

Kirolak eta jolasak egingo dituzte ingelesa hobetzearekin batera, arauak ikasiko dituzte, taldean komunikatuko dira irabazteko:

  • 3-5: Music chair, twister, egg race, human bingo, sack race, rabbit mouth, table basket, bowling and more.
  • 6-10: Capture the flag, frozen tag, hide the button and more.
  • 11-13: Treasure hunt, escape room, kahoot, trivial pursuit.
ENGLISH & CULTURE

Jarduera kulturalak:

  • The running of the bulls festival of Saint Fermín, The united nations day, ML party and popular lunch.
ENGLISH & OUTING
  • Water excursion, adventure excursion and games.
Jarduera hauek guztiek baloreak sustatzen dituzte, esaterako, errespetua eta elkartasuna.

Summer Camps 2019ko

unerik hoberenak

Gure bezeroen iritzia

Prezioak eta izena ematea

Azpiko taulan daude ohiko aukeren prezioak, aste kopuruaren eta ordutegiaren arabera. Pertsonalizazio handiagoa behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizuegu.

 aste kopurua
 12345
goizez107 €190 €271 €335 €382 €
goiz-arratsaldez184 €305 €423 €525 €611 €
jangela26 €51 €77 €102€128 €

Prezioan sartzen dira:

  • Harrera egiteko zerbitzua 8:30etik aurrera.
  • Morning Snack / Gosaria.
  • Aukeratutako aste eta ordutegietan programatutako jarduera guztiak.
  • Summer Camp amaierako jaialdia eta askaria.

Zalantzak dituzu?

Ikasturtean zehar hemen matrikulatuta egon beharrik ez dago udako jarduera hauetara etortzeko. Edozein haur etorri daiteke, bere ingeles-maila dena delakoa izan arren.

Konbinazio guztiak egin daitezke. Galde iezaguzu eta zure datak konfiguratzen lagunduko dizugu zure beharren arabera.

Ez, ez da inolako material osagarririk erosi behar. Materialak prezioan sartuta daude. Antolatzen dugun jarduera motaren arabera, haurrek ohiko gauzaren bat ekarri beharko dute agian: ur-botila hutsak, zapata-kaxak…

Oraindik zalantzak dituzu?