HOBARIA DUEN PRESTAKUNTZA
FUNDAE
FUNDAE
FUNDAEren hobarien kudeaketa integrala, enpresentzako hobaria duen prestakuntza

HOBARIA DUEN PRESTAKUNTZA
Berreskuratu prestakuntzaren kostua:
baliatu FUNDAEren urteko kreditua
ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA KUDEATZEA ETA EMATEA
IKASTAROAK ADMINISTRAZIOARI JAKINARAZTEA
LORTUTAKO HOBARIARI BURUZKO AZKEN TXOSTENA ENPRESARENTZAT
TRESNA GUZTIAK ESKAKIZUNETARA EGOKITZEA ETA HORIEN JARRAIPENA ETA KONTROLA EGITEA
LAGUNTZA
Galdera ohikoak
Zer da hobari bidezko prestakuntza?
Hobari bidezko prestakuntza enpresei ematen zaien kreditu-mota bat da, beren
langileen lanbide-prestakuntzan inberti dezaten, lan-taldearen errendimendua eta lehiakortasuna handitzeko.
Zein enpresa sar daitezke hobari bidezko prestakuntzara?
Estatuko lurraldean lantokiak dituzten, Gizarte Segurantzan Lanbide Heziketagatik kotizatzen duten eta beren langileei prestakuntza
ematen dieten enpresa guztiak.
Ikastaro bati hobaria aplikatu ahal izateko, zer baldintza bete behar dira?
Parte-hartzaileek, gutxienez, ikastarorako gomendatutako orduen % 75 bete behar dute, ebaluazio-proba guztiak
egin eta ikastaroko eduki guztiak osatu.
Enpresa batek MondragonLinguarekin egin al dezake prestakuntza, baina hobariak berak kudeatu FUNDAEn?
Bai, enpresak bere ikastaroak FUNDAEn kudea ditzake. Enpresa antolatzaile gisa ematen dugun zerbitzua aukerakoa
da. Enpresak nahiago badu, prestakuntzaz soilik arduratu gaitezke.
Nola kudeatzen du MondragonLinguak informazioa FUNDAEri begira?
Informazio guztia egunero erregistratzen dugu gure LinguaCampus plataforman, prestakuntza-aldi
osoan. Horrela, prestakuntza-ekintzaren dokumentazioa eskatzen digutenean, datu guztiak erregistratuta eta aurkezteko prest izango
ditugu.
Nola helarazten dizkio MondragonLinguak FUNDAEri prestakuntza ez-presentzialaren datuak?
FUNDAEren atariaren edo ikuskatzailearen nahiz kontrol-ingurunearen bidez, prestakuntza-ekintza sortzean erabiltzaile esklusibo bat sortzen
da automatikoki, eta ikastaroaren alta egitean ematen da, Administrazioak egoki iritzitako ikuskapenak eta egiaztapenak egin
ahal izan ditzan.
Zer datu agertzen dira ikuskatzailearen ingurunean edo kontrol-ingurunean?
Gure plataformak FUNDAEk eskatutako baldintzak betetzen ditu:
• Hobaria jasotzen duen enpresaren datuak
• Prestakuntza-ekintzaren datuak
• Jardueraren erregistroa
• Ikastaroaren gida didaktikoa
• Ikaskuntza-kontrolak