PRESTAKUNTZA PERTSONALIZATUA

Enpresak

Erakundeentzako neurrira egindako hizkuntza-soluzioak eskaintzen ditugu. Proiektu paregabeak, erronka bakoitzerako berariaz diseinatuak.

HIZKUNTZA-SOLUZIOAK

Enpresentzako hizkuntza-prestakuntza, neurrira egindako hizkuntza-soluzioak

LinguaMAP, LinguaPLAN eta LinguaPRO eskaintzen ditugu: mailen auditoria, plan pertsonalizatuen diseinua eta hizkuntza-gaitasunen kudeaketa, errendimendua, mugikortasuna, komunikazio-eraginkortasuna eta hazkunde estrategiko eta iraunkorra bultzatzeko.
Eskatu informazio gehiago

LinguaMAP

Egin hizkuntza-auditoria eta lortu zure erakundearen hizkuntza-mapa.
  • Egokitutako maila-proben bidezko prestakuntza? egungo maila identifikatzea.
  • Lanpostu bakoitzerako eskatzen den maila identifikatzea, erakunde bakoitzeko lanpostu desberdinetan jarduteko behar diren gaitasunak kontuan hartuta.
  • Mailen arteko aldeen txostena: Lanpostu bakoitzeko egungo mailaren eta eskatutako mailaren arteko aldea.

Eskatu informazio gehiago

LinguaPLAN

Hizkuntza-auditorian jasotako hizkuntza-planak modu integral eta ordenatuan kudeatzeko soluzioa.
  • Proiektu korporatibo bakoitza definitzea, egokitutako maila-proben bidez.
  • Metodologiarik egokiena hautatzea, helburu eta behar indibidualen arabera.
  • Proiektu bakoitzera egokitutako tresna guztiak (LinguaCampus) pertsonalizatzea.

Eskatu informazio gehiago

LinguaPRO

Enpresan hizkuntzekin lotutako lanbide-gaitasunei balioa emateko eta haiek modu integralean kudeatzeko soluzioa.
  • Proiektu bakoitzeko adierazle nagusien jarraipena eta kontrola, enpresarekin batera zehaztutako modu ordenatu eta egokian.

Eskatu informazio gehiago

PRESTAKUNTZA-METODOLOGIAK

Bideokonferentziabidezko
online prestakuntza

Irakasle batekin zuzeneko eskolak, MondragonLinguaren ikasgela birtualaren bidez. Formatu honek online ikaskuntzaren malgutasuna eta aurrez aurreko prestakuntzak eskaintzen dituen interakzioa eta hurbiltasuna uztartzen ditu.
Denbora errealeko saioen bidez, ikasleek aktiboki parte hartzen dute, irakaslearekin elkarri eragiten diote eta lehen egunetik praktikatzen dute hizkuntza, inora joan beharrik gabe.
Honako hauentzat gomendatua:
Langileak kokapen geografiko berean ez dituzten enpresak, langileak lantoki desberdinetan aritzen direlako edo telelanean dihardutelako.
  • Agenda konplexuak dituzten eta beren beharretara egokitutako prestakuntza-plan pertsonalizatuak behar dituzten profesionalentzat.
  • Erakunde bereko pertsona talde txikiak, maila homogeneoa eta ikaskuntza-behar komunak dituztenak.

Eskatu informazio gehiago

Bideokonferentzia bidezko online prestakuntzaren ezaugarriak:
  • Banakako online saioak edo gehienez 6 laguneko talde txikietako saioak, arreta pertsonalizatua bermatzeko.
  • Ikastaroaren iraupena, ordutegia eta eskolen maiztasuna aukeratzeko malgutasuna.
  • Eduki erabat pertsonalizatuak, sektore, sail edo lanpostu bakoitzaren beharretara egokituak.
  • Eskolak edozein gailutatik jarraitzeko aukera: ordenagailutik, tabletatik edo mugikorretik.

PRESTAKUNTZA-METODOLOGIAK

Blended Learning:
Enpresentzako prestakuntza erdipresentziala.

Prestakuntza-eredu malgu eta eraginkorra, irakasleekin egindako eskolak (aurrez aurrekoak edo bideokonferentzia bidezkoak) eta onlineko banakako lana uztartzen dituena, enpresa bakoitzaren beharretara egokituta.

Saioak ahozko komunikazioa lantzera bideratuta daude, eta onlineko lanari esker bakoitzak bere erritmora egin dezake aurrera, edozein lekutatik eta gailutatik.

  • Ahozko ulermena, adierazpena eta interakzioa lantzera bideratutako saio dinamikoak, iraupen eta maiztasun desberdinekin, programaren helburuen eta taldearen mailaren arabera.
  • Banakako online lana tutore pertsonalarekin. Ikasleek nahi duten lekutik eta nahi dutenean ikasten dute, beren erritmora, neurrira egindako eta gailu anitzeko ikastaro baten bidez. Gainera, tutore pertsonal baten laguntza dute: hark jarraipena egiten du, zalantzak argitzen ditu eta prestakuntza-prozesu osoa gidatzen du.
Honako hauentzat gomendatua:
Online ikastaro bat benetako ahozko praktikarekin osatu nahi duten profesionalentzat, aurrez aurre zein modu birtualean. Normalean, agenda betea dutenez, ezin izaten dira prestakuntza-zentro batera joan, edo ezin dute ordutegi finkoko dedikaziorik bermatu.

PRESTAKUNTZA-METODOLOGIAK

Enpresentzako
hizkuntza
-
murgilketa

Hizkuntza modu intentsiboan praktikatzeko esperientzia bat, egun gutxitan trinkotua eta denbora laburrean aurrerapen esanguratsua lortzeko pentsatua.

Mailan benetako jauzia egin behar duten pertsonentzat diseinatutako programak, banaka nahiz gehienez 6 parte-hartzaileko talde txikietan.

Ikastaroaren iraupena, datak eta edukia erabat egokitzen dira enpresa bakoitzaren beharretara eta helburuetara.

PRESTAKUNTZA-METODOLOGIAK

Enpresentzako mintegiak

Hizkuntzako eduki zehatzak lantzeko ikastaro labur eta praktikoak: sektoreko terminologia (makina-erreminta, bankagintza, etab.), lanpostuko funtsezko gaitasunak (negoziazioa, bezeroarentzako arreta, mezu elektronikoen idazketa, etab.) edo enpresaren edo sailaren beraren materialak eta dokumentazioa.
Bezeroaren materiala hartu eta egokitu egiten dugu, mintegi guztiz funtzionala eta praktikara bideratuta bihurtzeko.
Mintegiak aurrez aurrekoak edo online izan daitezke, gehienez 6 parte-hartzaileko talde txikietan, parte-hartze aktiboa bermatzeko.
Iraupena, datak eta edukia enpresarekin batera zehazten dira, haren beharren arabera.

KUDEAKETA INTEGRALA

Prestakuntzaren kudeaketa
integrala

Enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako hizkuntza-prestakuntzako proiektu korporatiboak definitzen, kudeatzen eta monitorizatzen ditugu.
Eskatu informazio gehiago

MondragonLinguan,  enpresen hizkuntza-prestakuntzaren kudeaketa integrala hartzendugu gure gain

Enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako hizkuntza-prestakuntzako proiektu korporatiboak definitzen, kudeatzen eta monitorizatzen ditugu.

PRESTAKUNTZAREN KUDEAKETA INTEGRALA

Hizkuntza-diagnostikoa

Maila-probak egiten ditugu gure LinguaTest tresnaren bidez, ebaluazio bakoitza kasu bakoitzean neurtu nahi diren trebetasun espezifikoetara egokituz.

Prozesu horretan, beharren detekzioa egiten da: parte-hartzaile bakoitzak hizkuntza erabiltzeko duen beharraren arabera, berariazko indargarria behar duen arloak identifikatzen dira.

Emaitzak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren araberako maila finkatuetan zehazten dira, lanpostu bakoitzerako eskatzen diren gaitasunak kontuan hartuta.

PRESTAKUNTZA-METODOLOGIAK

Gaitasunenmatrizea

MondragonLinguaren  Gaitasunen Matrizeak parte-hartzaileek beren lan-ingurunean azpimaila jakin bat finkatzeko garatu behar dituzten hizkuntza-gaitasunak definitzen ditu, baita horiek lortzeko behar den denbora estimatua ere.

Ebaluatzen diren trebetasunak hauek dira:

  • Ahozko ulermena.
  • Ahozko adierazpena.
  • Ahozko elkarreragina.
  • Irakurmena.
  • Idazmena.

PRESTAKUNTZAREN KUDEAKETA INTEGRALA

Prestakuntza-plana
definitzea

MondragonLinguan, proiektu bakoitza enpresako prestakuntzaren arduradunarekin batera definitzen dugu, erronkak eta funtsezko adierazleak identifikatuz eta epe ertain-luzerako ibilbide-orri bat ezarriz, jarraipena egiteko.

Ekintza-plan osoak eta xeheak garatzen ditugu, non proiektuaren jarduketa-arlo guztiak zehazten baitira: gauzatu beharreko ekintzak, arduradunak eta epeak, harrera- eta egokitze-prozesu eraginkorra bermatuz.

Banakako helburuak ezartzen ditugu, talde bakoitzerako metodologiarik egokiena hautatzen dugu eta parte-hartzaile bakoitzarentzako ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen ditugu. Sektoreari egokitutako onlineko eduki pertsonalizatuekin ikasketa-planak sortzen ditugu.

LinguaCampuseko atariak enpresaren irudi korporatiboaren arabera pertsonalizatzen ditugu, eta gure tresnak eta lan egiteko modua bezero bakoitzarentzat benetan garrantzitsua den horretara egokitzen ditugu:

  • Aprobetxamendu-datuak
  • Sendotutako mailak eta helburuak
  • Hizkuntzak eta ikasketa-modalitateak
  • Negozio-unitateak edo sailak
  • Aurrerapen-grafiko indibidualak

PRESTAKUNTZAREN KUDEAKETA INTEGRALA

Prestakuntza-planaren kudeaketa
eta jarraipena

Proiektu bakoitza eraginkorra eta enpresara egokituta dagoela ziurtatzen dugu.

Baliabideen
egokitzapena

Emaitzen
jarraipena

Parte-
hartzaileei laguntzea