Ingeleseko udalekuak Santo Domingo de la Calzadan


Aurkezpena

Ingeleseko udaleku itxiak Santo Domingo de la Calzadan:

Ingeleseko udalekuak Santo Domingo de la Calzadan egingo dira, historiaz eta leku interesgarriz betetako udalerrian, hain zuzen ere. Lautada zabelean dago kokatuta Oja ibaiko bazterrean, eta, horri esker, leku paregabea da era guztietako kirol-jarduerak egiteko. Menesianos egoitza-ikastetxean egonaldi paregabea izango dute ingelesa ludikoki praktikatzen. Bertan, esate baterako, pantaila digitala daukaten ikasgelak, areto nagusia eta informatikako gela izango dituzte. Era berean, honako hauxe ere badago bertan: gimnasioa, joko-gela, pilotalekua, futbol-zalaia, eskubalio-jokalekua, saskibaloi-jokalekua eta berdegune zabala.

Programazioa:

Programa akademiko honetan ikaskuntza eta dibertsioa uztartuko dira ingurune hurbil bezain familiarrean. Taldeak neska-mutilen hizkuntzen mailaren arabera antolatuko dira gehienez 12 parte-hartzaile izango dira taldeko. Saioak gure jatorrizko eta tokiko irakasleek emango dituzte. Honetaz gain ikasleak gure jatorrizko begiraleekin batera egongo dira jarduera guztietan, begirale hauek ingelesa erabiltzera lagundu eta animatuko diete.

Egonaldian, familiek seme-alaben zereginei buruzko informazioa jasoko dute une oro, irakasleekiko harreman zuzenaren edo gure udalekuetako blogaren bidez. Mugirgilketaren amaieran, ikasleek aprobetxamenduaren ziurtagiria jasoko dute; eta familiek, seme-alaben jardunari buruzko txosten xehatua.

Programa akademikoaren osagarri, kirol eta kultura arloko jarduera erakargarriak eskainiko ditugu. Kirol jarduerak; esate baterako, paintballa,arku-tiroa, igeriketa, arraunketa, eskaladak…Jarduera kulturalak; esate  baterako, leku interesgarriak ezagutzeko txangoak. Egun osoko 2 txango Logroño eta ur parkea.

Janaria eta ostatua:                                       

Ikastetxean, 2 solairu daude logelekin, solairu bakoitzean 28 logela daude litera bikoitzetan eta logela bat ikuskatzailearentzat. Solairu bakoitzeko komunak partekatuak dira. 5 otordu eskainiko dira: Gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, asaria eta afaria.

Joan etorriak:     

Joan etorriak sartuta egongo dira, doakoak izango dira Donostia, Arrasate, Bilbo eta Gasteiztik.

 


Prezioak

  • Uztailaren 2tik 13ra - 965€

  • Uztailaren 2tik 17ra - 1195€

  • Uztailaren 16tik 27ra - 965€

Harremanetarako


Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies Saber más

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close