IKASGELA BIRTUALAREN bidezko saioek 20 minutuko iraupena dute; kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta komunikazioa hobe ditzazun. Saio bakoitzaren amaieran, hutsegiteen eta asmatzeen berri emango zaizu txataren bidez. Bakarkako saioak direnez, eskolen eguna eta ordua irakaslearekin adostu ahalko dituzu astero
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu: hilean behin elkarrekin bilduko zarete, eta aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroak dirauen bitartean.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.