Ingeles-ikastaroa Skype bidez
Ikasi ingelesa nahi duzun lekutik Skype bidez
Aurkezpena
Skype bidezko ingeles-ikastaroa ML Adapta Sistemaren bidez garatzen da, eta, hala, aukera ematen dizu eskolak hobekien datorkizun ordutegian eta nahi duzun lekuan izateko.
Ikastaroek 9 hilabete irauten dituzte, eta A1 mailatik C1 mailara hartzen dute. Astean 20 minutuko 2 saio egiten dira, eta 2 ikaslek parte hartzen dute. Saioa amaitzean, akatsei eta ondo egindakoei buruzko feedbacka jasoko duzu txat bidez.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza du. Horrela, eskoletako batera ezin bazara bertaratu, ez duzu ikastaroaren erritmoa galtzen.
Halaber, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik ezin bazara denbora luzez eskoletara bertaratu.
Gainera, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, ingelesez zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko idatzizko eta ahozko azterketa egin ondoren.
ML Adapta Sistemak ahalbidetzen dizu Skype bidezko eskolak eta gure zentroetan emandako eskola presentzialak konbinatzeko, hala nahi izanez gero.