Ingeles-ikastaroak 7 eta 12 urte bitarteko umeentzat
Ingelesez komunikatzen ikasiko dute, eta Cambridgeko Young Learners azterketak gainditzeko prestatuko dira.
Aurkezpena
ML Kids 7 eta 12 urte bitarteko umeentzako ikastaroak irailetik ekainera irauten du, astean 2 edo 3 ordu dira eta talde murriztuetan ematen da.
Zuen seme-alabek ingelesa modu naturalean ikasiko dute, jolasen eta zuzen ahoskatzen ikasteko Jolly Phonics metodoaren bitartez.
Zentroan zenbait ospakizunetan egingo ditugun ingelesezko tailer tematikoetara etortzera gonbidatzen ditugu zuen seme-alabak: Halloween, Gabonak, Aste Santua…
Ikasturtean zehar, horien eta beste jardueren berri emango dizuegu, baita zuen seme-alabaren bilakaera jakinarazi ere, irakaslearekin egindako taldekako eta banakako bileretan zein hiru hileroko txostenen eta gure webgunearen bitartez.
Horrez gain, MondragonLinguak hitzarmen esklusiboa dauka Cambridgerekin Arrasate-Mondragoneko zentroan azterketak egiteko, eta bertako irakasle asko Cambridgeko azterketa ofizialen prestatzaile adituak dira. Hortaz, hala nahi izanez gero, zuen seme-alaba Young Learners (Starters, Movers eta Flyers) azterketetara aurkez daiteke.