Ingeles-ikastaroa 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat
Ingelesez komunikatzen ikasiko dute, eta Cambridgeko KET, PET eta FIRST azterketetarako prestatuko dira.
Aurkezpena
ML Certification 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ingeles-ikastaroak irailetik ekainera irauten du, astean 3 edo 4 ordu dira, talde murriztuetan ematen da, eta Cambridgeko KET (A1), PET (B1), FIRST (B2) eta CAE (C1) azterketak gainditzera bideratuta dago.
Ikastaroaren helburua da azterketaren parte desberdinak prestatzea: Reading and Use of English, Listening, Writing eta Speaking.
Berreskuratzeko eskolak ostiral arratsaldeetan egiten dira, arrazoiren batengatik ikaslea ezin izan bada astean zehar eskolaren batera joan.
Ikastaroan zehar, azterketa-simulakroak egiten dira, ikasleei entrenatzen laguntzeko, ahalik eta arrakasta-bermerik handienarekin aurkez daitezen azterketara.
Gainera, tutore bat ere izango dute, haien ikaskuntza-erritmoari buruzko aholkularitza emateko eta zailtasunekin laguntzeko.
Familiak haien seme-alaben aurrerapenen informazio etengabea izango dute, taldekako eta banakako bilerak eginez irakaslearekin zein lau hileroko txostenen eta webgunearen bitartez.
MondragonLinguak hitzarmen esklusiboa dauka Cambridgerekin Arrasate-Mondragoneko zentroan azterketak egiteko, eta bertako irakasle asko Cambridgeko azterketen prestatzaile ofizialak dira. Horrela, azterketa gainditzeko alderdirik garrantzitsuenen gaineko aholkularitza eman ahal diete gure ikasleei.
Emaitzak dira gure bermea: gure ikasleen % 91k azterketak gainditzen ditu.