Ingeles-ikastaroak 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat

Jolly Phonics ahoskatze-sistemarekin, ingelesa ikasiko dute eta baita primeran pasatu ere.



Aurkezpena

SuperKids MondragonLinguak 2017ko irailetik aurrera martxan jarriko duen zerbitzu berritzailea da. Hiru eta sei urte bitarteko umeei zuzentzen zaie, eta lau ardatz nagusitan oinarritzen da: ikasleak, irakasleak, metodologia eta saioak.

Umeak dira protagonistak

SuperKids ikastaroetan, haiek dira ardatza eta irakaskuntza-prozesuaren protagonista nagusiak. Irakasleak haur-hezkuntzan espezializatutako profesionalak dira, eta prestakuntza etengabean daude. Erresuma Batuan egiaztatutako metodologia bat erabiliko dute, emaitza oso onak eman dituena. Ikaskuntza jolasaren bitartez sustatzen da, Jolly Phonics eta Jungle Fun metodoekin.

Jolly Phonics metodoak modu multisentsorialean irakasten dizkie soinuak, ikaskuntza-prozesu erraza, azkarra eta naturala sustatuz. Emaitza da umeek modu naturalean ikasten dutela hitz egiten.

Bestalde, Jungle Funmetodoa ahozko ulermenean eta adierazpenean oinarrituta dago. Baliabide digitalez, ikasgela barruko eta kanpoko jarduerez, abestiez, bideoez, istorioez, antzezlanez… osatuta dago, hori guztia umeentzat egituratutako eta egokitutako saioetan.

Ikastaroak barne hartzen du:

  • 1 SuperKids ordu astean
  • 2 SuperKids Parent Days saio, gurasoei aholkularitza eta laguntza emateko, etxean praktikatze aldera
  • Behintzat bi SuperKids Open Day umeentzat Gabonetan eta Aste Santuetan, ingelesez egindako tailer tematikoekin, lagunekin ere joan daitezkeelarik.
  • Ikastaro amaieran etxera eraman ahal izango duten SuperKids Materiala
  • Superkids Film Festival
  • Superkids Theatre Show, antzerkia ingelesez txikienentzat
  • Superkids End of Year Festival, gurasoen parte-hartzearekin.
  • Superkids Family Communication, komunikazio grafiko etengabea blogaren eta webgune berriaren bitartez

Zentroak

Araba Etorbidea, 4

20500, Arrasate - Mondragón

Tel. 943712055

mail: mlarrasate@mondragonlingua.com

Sanchez Toca Kalea, 11

20006, Donostia - San Sebastián

Tel. 943433102

mail: mldonostia@mondragonlingua.com


Harremanetarako


Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies Saber más

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close