Ingeles presentziala
Ikasi ingelesa gure zentroetan, eskola presentzialekin, talde murriztuetan edo banakako eskoletan
Aurkezpena
Ingeles-ikastaro presentziala ML Adapta Sistemaren arabera garatzen da, eta ahalbidetzen dizu eskoletara hobekien datorkizun ordutegietan bertaratzeko.
Ikastaroak 9 hilabete irauten ditu, eta astean 2, 3 edo 4 ordu dira. Helburu nagusia ahozko komunikazioa da, eta eskolak talde murriztuetan ematen dira. Ikastaroek A1 mailatik C2 mailara hartzen dute.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara bertaratu, beste egun batean berreskuratu eta egin dezakezu.
Gainera, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, ingelesa zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
Ikasturtean zehar nahi duzun unean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko idatzizko eta ahozko azterketa bana egin ondoren.
ML Adapta Sistemak aukera ematen dizu eskola presentzialak eta Skype bidezko eskolak konbinatzeko, hala nahi izanez gero.
Banakako eskolak nahi badituzu, jarri harremanetan zure MondragonLingua zentrorik hurbilenarekin.