Ingeles-ikastaro presentziala azterketak prestatzeko
Prestatu Cambridgeko ingeles-azterketak gainditzeko
Aurkezpena
Cambridge azterketak prestatzeko ingeles-ikastaro presentzialek 9 hilabete irauten dituzte, eta A1 mailatik C2 mailara hartzen dute. Astean 2 ordu dira, talde murriztuetan.
Ikastaroaren helburua da azterketaren atalak prestatzea: Reading and Use of English, Listening, Writingy eta Speaking.
Ostiral arratsaldeetan programatzen dira berreskuratze-eskolak, arrazoiren batengatik astean horretan eskolaren bat galdu baduzu.
Ikastaroan zehar, azterketa-simulakroak egingo dira. Horrek entrenamendu gisa balioko dizu, ahalik eta arrakasta-bermerik handienekin aurkez zaitezen azterketara.
Gainera, tutore bat izango duzu, zure ikaskuntza-erritmoari buruz aholkatzeko eta zailtasunekin laguntzeko.
MondragonLinguak akordio esklusiboa dauka Cambridgerekin, azterketak Arrasate-Mondragoneko zentroan egiteko, eta bertako irakasle asko Cambridgeko azterketa ofizialen prestatzaile adituak dira. Hala, gure ikasleei aholkua eman ahal diete, azterketa gainditzeko kontuan hartu beharreko atal garrantzitsuenen gainean.
Emaitzak dira gure bermea: gure ikasleen % 91k gainditzen ditu azterketak.