Ingeles-ikastaro erdipresentziala
Ikasi ingelesa modu erdipresentzialean, online programa batekin eta gure zentroetan emandako eskola presentzialekin edo Skype bidezko eskolekin.
Aurkezpena
Ingeles-ikastaro hau erdipresentziala da, eta ML+ Sistemaren arabera garatzen da: konbinatzen ditu online programa eta ahozko praktikarako eskolak Skype bidez. Horrek aukera ematen dizu denbora-mugarik gabe ikasteko eta eskolak hobekien datorkizun ordutegian eta nahi duzun lekuan izateko.
Mondragon Unibertsitateak bermatzen du online programa, eta ikastaro mota desberdinak dituzu eskura: Ingeles Orokorra, Ingelesa Negozioentzat eta Ingelesa Bidaiatzeko.
Ikastaroa ahozko praktikarako saioekin konbinatzen da. Astean 2 saio dira, eta presentzialak edo Skype bidezkoak izan daitezke. Ikastaroek A1 mailatik C1 mailara hartzen dute. Eskola presentzialen helburu nagusia da ahozko komunikazioa talde murriztuetan lantzea.
Skype bidezko saioek 20 minutu irauten dituzte, eta 2 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Saioa amaitzean, akatsei eta ondo egindakoei buruzko feedbacka jasoko duzu txat bidez.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza du. Horrela, eskoletako batera ezin bazara bertaratu, ez duzu ikastaroaren erritmoa galtzen.
Halaber, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik ezingo baduzu denbora luzez eskolarik hartu.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, ingelesez zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko idatzizko eta ahozko azterketa egin ondoren.
Gainera, MondragonLinguak bermatzen dizu ikastaroa zure helburua lortu arte luza dezakezula, beharrezkoa ikasketa denbora dedikatu arren ezin izan baduzu ezarritako epean lortu.