Helduentzako ingeleseko ikastaroak atzerrian - PORTSMOUTH (Meridian)-



Aurkezpena

Meridian eskola helduentzako ikastaroetan espezializatuta dago. Klase bakoitzean gehienez 8 ikasle daude eta hauetako %5a baino gutxiagok dute gaztelera jatorrizko hizkuntza bezala. Hori dela eta, zure egonaldia asko aprobetxatzeko aukera izango duzu.

Portsmouth Portsea uhartean dagoen hiria da. Bere ospea Charles Dickens eta Sir Arthur Conan Doyle bezalako idazle britainiar ospetsuen jaioterria izateagatik datorkio.

Ingeles orokorreko ikastaroak astean 15 edo 23 ordutakoak dira. Ingeleseko Cambridgeko azterketak prestatzeko eskola bereziak aukera daitezke.

Ostatua familian izan daiteke erdi pentsioarekin edo pentsio osoarekin. Independentzia handiagoa nahi duten ikasleentzat unibertsitateko egoitzan ostatzeko aukera dago.Eskolak honek Plymouth-en ere antzeko ikasgaiak eskaintzen ditu.


Gutxi gorabeherako prezioak

  • Klaseak/astean - 340€€

  • Ostatua familian/astean - 190€

  • Ostatua residentzian/astean - 180€

Eskatu zure neurriko prestakuntza plana

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.