Skype bidezko frantses-ikastaroa
Ikasi frantsesa nahi duzun unean eta lekuan, Skype bidezko banakako eskolen bidez.
Aurkezpena
Skype bidezko frantses-ikastaroak aukera ematen dizu eskolak hobekien datorkizun ordutegian eta nahi duzun lekuan emateko.
Ikastaroak Skype bidezko 1 edo 2 saio ditu ahozko praktikarako, A1 mailatik C1 mailara bitartekoak.
Skype bidezko saioek 20 minutu irauten dituzte, eta kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta komunikazioa hobe ditzazun. Saio bakoitza amaitzean, beste ordubeteko saioa izango duzu, izandako akatsei eta ondo egindakoei buruzko feedbackarekin, eta, hilean behin, feedback globala jasoko duzu, hilabete horretan ikasitakoa irakaslearekin batera berrikusteko.
Banakako saioak direnez, eskolak zer egunetan eta ordutan izango diren ados dezakezu irakaslearekin.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko ahozko eta idatzizko azterketa egin ondoren.