Frantses-ikastaro presentziala azterketak prestatzeko
Prestatu Aliantza Frantsesaren edo Hizkuntza Eskola Ofizialaren azterketak gainditzeko.
Aurkezpena
Azterketak prestatzeko frantses-ikastaro presentziala 9 hilabeteko ikastaroa da, A1 mailatik C1 mailara. Eskolak 3 ordu dira asteko, talde murriztuetan.
Ikastaroaren helburua da Hizkuntza Eskola Ofizialaren edo Aliantza Frantsesaren DELF eta DALF azterketen azterketa-atalak prestatzea: Compréhension de l’Oral, Comprehension des Éscrits, Production Orale eta Production Écrite.
Ikastaroan zehar, azterketa-simulakroak egingo dira, ikaslea entrenatzeko, azterketara aurkeztean arrakasta izateko bermerik ahalik eta handiena eduki dezan.
Ikasleek tutore bat izango dute, haien ikaskuntza-erritmoari buruzko aholkularitza emateko eta zailtasunekin laguntzeko.
Mailak
A1
A2
B1
B2
C1