Aurrez aurreko euskara-ikastaroa ML Adapta sistemaren araberakoa da: eskolara hobeto doakizun ordutegian joateko aukera izango duzu.
9 hileko iraupena duen ikastaroa da, eta astean 2, 3 edo 4 ordu ematen dira, ahozko komunikazioari batez ere garrantzia emanez, eta A2 mailatik C1 mailara arteko talde txikietan.
Eskolak modularrak dira: haietariko bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara etorri, ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko.
Horrez gain, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik, luzaroan ezin bazara eskolara joan.