Euskara-ikastaroa Skype edo Bideokonferentzia bidez
Ikasi euskara nahi duzun lekutik, Skype edo Bideokonferentzia bidez
Aurkezpena
Skype edo Bideokonferentzia bidezko euskara-ikastaroa ML Adapta Sistemaren arabera garatzen da. Horrek aukera ematen dizu eskolak hobekien doakizun ordutegian eta nahi duzun lekutik izateko.
Ikastaroak 9 hilabete irauten ditu, eta astean 2 saio dira. Skype eta Bideokonferentzia bidezko eskolak konbinatzen ditu, eta A2 mailatik C1 mailara hartzen du. Skype bidezko saioek 20 minutu irauten dituzte, eta 2 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Saioak kamerarik gabe egiten dira, ahozko komunikazioa hobe dezazun. Saioa amaitzean, akatsei eta ondo egindakoei buruzko feedbacka jasoko duzu txat bidez.
Bideokonferentzia bidezko saioek 40 minutu irauten dituzte, eta 4 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Helburua da gramatikan eta hiztegian egindako akatsik ohikoenak zuzentzea.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza du. Horrela, eskoletako batera ezin bazara bertaratu, ez duzu ikastaroaren erritmoa galtzen.
Halaber, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik ezin baduzu denboraldi luzez eskolarik hartu.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, euskaraz zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko idatzizko eta ahozko azterketa egin ondoren.
ML Adapta Sistema gure Bilbao, Donostia-San Sebastián eta Vitoria-Gasteizko zentroetan dago eskuragai, eta Skype eta Bideokonferentzia bidezko eskolak eta eskola presentzialak konbinatzeko aukera ematen dizu.