Euskara-ikastaro presentziala ahozko komunikaziorako
Ikasi euskaraz gure zentroetan, eskola presentzialekin eta talde murriztuetan edo banakako eskoletan
Aurkezpena
Euskara-ikastaro presentziala ML Adapta Sistemaren arabera garatzen da, eta aukera ematen dizu eskolak hobekien datorkizun ordutegian izateko.
Ikastaroak 9 hilabete irauten ditu, eta astean 2, 3 edo 4 ordu dira. Eskolak ahozko komunikazioan ardaztuta daude, eta taldeak murriztuak dira. Ikastaroek A2 mailatik C1 mailara hartzen dute.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza du. Horrela, eskoletako batera ezin bazara bertaratu, ez duzu ikastaroaren erritmoa galtzen.
Halaber, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik ezin baduzu denbora luzez eskoletara joan.
Gainera, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, euskaraz zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko idatzizko eta ahozko azterketa egin ondoren.
ML Adapta Sistemak aukera ematen dizu eskola presentzialak Skype edo Bideokonferentzia bidezko eskolekin konbinatzeko, hala nahi izanez gero.
Banakako eskolak nahi badituzu, zure MondragonLingua zentrorik hurbilenarekin harremanetan jarri.