Euskara-ikastaro erdipresentziala
Ikasi euskara modu erdipresentzialean, online programa batekin eta eskola presentzialekin, gure zentroetan edo Skype bidez
Aurkezpena
Euskara-ikastaro erdipresentziala ML+ Sistemaren arabera garatzen da, hau da, online programa bat eta aurrez aurreko edo Skype edo Bideokonferentzia bidezko eskolak konbinatzen ditu. Horrek aukera ematen dizu denbora-mugarik gabe ikasteko eta eskolak hobekien doakizun ordutegian eta nahi duzun lekuan izateko.
HABEk homologatzen du online programa, eta profil-azterketetara aurkezteko egiaztagiria ematen dizu.
Online ikastaroarekin batera, astean 2 saio egiten dira ahozko praktikarako. Eskolak presentzialak edo Skype edo Bideokonferentzia bidezkoak izan daitezke, eta ikastaroek A1 mailatik C1 mailara hartzen dute. Eskola presentzialen helburua da euskarazko trebetasunak lantzea.
Skype bidezko saioek 20 minutu irauten dituzte, eta 2 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Saioak kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta komunikazioa hobe ditzazun. Saioa amaitzean, akatsei eta ondo egindakoei buruzko feedbacka jasoko duzu txat bidez.
Bideokonferentzia bidezko saioek 40 minutu irauten dituzte, eta 4 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Helburua da gramatikan eta hiztegian egindako akatsik ohikoenak zuzentzea.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza dauka. Horrela, eskoletako batera ezin bazara bertaratu, ez duzu ikastaroaren erritmoa galtzen.
Halaber, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik ezin baduzu denbora luzez eskolarik hartu.
Gainera, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, euskaraz zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko ahozko eta idatzizko azterketa egin ondoren.
Horrez gain, MondragonLinguak bermatzen dizu helburua lortu arte luzatuko dizula ikastaroa, beharrezko ikasketa-denbora dedikatu arren ezin izan baduzu ezarritako epean lortu.