Euskara-ikastaro erdipresentziala azterketak prestatzeko

Zure profil-azterketa gainditzeko prestatu, HABE programa ofizialaren bitartez



Aurkezpena

Euskara-ikastaro erdipresentziala ML+ Sistemaren arabera garatzen da, hau da, online programa bat eta aurrez aurreko edo Skype edo Bideokonferentzia bidezko eskolak konbinatzen ditu. Horrek aukera ematen dizu denbora-mugarik gabe ikasteko eta eskolak hobekien doakizun ordutegian eta nahi duzun lekuan izateko.
HABEk homologatzen du ikastaroa, eta profil-azterketetara aurkezteko egiaztagiria ematen dizu. Gure Bilbaoko, Vitoria-Gasteizko eta Donostia-San Sebastianeko zentroetan, A1, A2, B1 eta B2 mailetako azterketak egin ditzakezu.
Online ikastaroarekin batera, astean 2 saio egiten dira ahozko praktikarako. Presentzialak edo Skype edo Bideokonferentzia bidezkoak izan daitezke, eta A1 mailatik C1 mailara hartzen dute. Eskola presentzialen helburua da euskarazko trebetasunak lantzea.
Skype bidezko saioek 20 minutu irauten dituzte, eta 2 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Saioak kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta ulermena hobe ditzazun. Saioa amaitzean, akatsei eta ondo egindakoei buruzko feedbacka jasoko duzu txat bidez.
Bideokonferentzia bidezko saioek 40 minutu irauten dituzte, eta 4 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Helburua da gramatikan eta hiztegian egindako akatsik ohikoenak zuzentzea.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza dauka. Horrela, eskoletako batera ezin bazara bertaratu, ez duzu ikastaroaren erritmoa galtzen.
Halaber, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik ezin baduzu denbora luzez eskolarik hartu.
Gainera, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu, ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, euskaraz zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
Gure taldeak HABE aztertzaile ofizialak ditu, profil-azterketak (HABE, Osakidetza, Hezkuntza…) bermerik handienekin prestatzen laguntzeko.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko idatzizko eta ahozko azterketa egin ondoren.


Mailak

A1
A2
B1
B2
C1

Zentroak

Sanchez Toca Kalea, 11

20006, Donostia - San Sebastián

Tel. 943433102

mail: mldonostia@mondragonlingua.com

Buenos Aires Kalea, 7

48001, Bilbao

Tel. 946613467

mail: mlbilbo@mondragonlingua.com

Florida Kalea, 8

01005, Vitoria - Gasteiz

Tel. 945150155

mail: mlgasteiz@mondragonlingua.com


Harremanetarako


Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies Saber más

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close