Prestakuntza-planak enpresentzat

Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

Aholkularitza eta jarraipena

Gure esperientziari eta profesional-taldeari esker, jarraipen etengabea eta hurbila egin diezaiekegu hizkuntzen prestakuntza-proiektuei.

Gure aholkularitzak zuen beharrak eta izan ditzakezuen erronka berriak hartzen ditu kontuan.

Zuengandik gertu gaude, hizkuntza-diagnosi zorrotza burutzeko eta parte-hartzaile bakoitzaren hasierako mailaren, xede-mailaren, landu beharreko gaitasunen eta denbora eskuragarriaren araberako proposamenak egiteko.

Aprobetxamenduaren gaineko txostenak egiten ditugu hilero, dedikazioari eta aurrerapenari buruzko datuekin.

Malgutasuna eta nahierako egokitzapena

Jarraipena giltzarria da zuen helburuak lor ditzazuen. Izan ere, beharrak egunez egun alda daitezke, eta horiek arin antzeman eta prestakuntza-planetan aldaketak egin behar dira.

Ikaskuntza-formatu desberdinak

Praktika presentziala urruneko praktikarekin eta norberak lantzeko online edukiekin konbinatzen da.

IKTek eskaintzen dituzten formatu desberdinak erabiliz eta konbinatuz, distantzia eta denbora gutxi izatea ez dira oztopo izango, hizkuntza-prestakuntzaren erronka baizik.

Bezeroek gugandik estimatzen dutena:

Azkartasuna proiektuak kudeatzean

Merkaturatze-prozesuen arabera lan egiteak aukera ematen digu prestakuntza-planak xedatzean, proiektuak martxan jartzean eta intzidentziak kudeatzean azkarrak izateko.

Edukiak pertsonalizatzea

Gure proiektuen parte-hartzaileen mailen, sektoreen eta erantzukizun-postuen araberako planak zehaztu eta burutzen ditugu.

Bermatzen gaituzten ziurtagiriak

Kalitatearen Urrezko Q ziurtagiria da gure kalitate-berme nagusia. Gainera, Cambridgeko azterketen prestatzaile garenez, prestakuntza egokia eta esperientzia zabala dituzten profesionalak ditugu.

Gure I+G+B saila

Berezko talde teknikoa dugu, enpresen beharren araberako garapenak gauzatu ahal izateko.

MONDRAGON KORPORAZIOA

Talde aitzindari baten babesa

MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.

AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA EMANGO DIZUGU

Gure aholkularietako bat zurekin harremanetan jarriko da, zalantzak argitzeko
eta behar duzun informazio guztia emateko.

Deitu eta azaldu zer behar duzun, eta zuretzat egokitutako irtenbiderik onena aurkituko dugu.

Idatzi eta zurekin harremanetan jarriko gara.