Ingeleseko udalekuak Santo Domingo de la Calzadan


Aurkezpena

Ingeleseko udaleku itxiak Santo Domingo de la Calzadan:

Ingelesean murgiltzea: Santo Domingo de la Calzadako udalekua jarduera ezin hobea da ikaskuntza eta dibertsioa uztartzen dituenelako ingurune hurbil eta familiartekoan. Primerako udalekuak dira ikasteko, gozatzeko eta lagun ugari egiteko.

8 eta 14 urte bitarteko haurrak 

MENESIANOS IKASTETXEA

Udalekuak Menesianos ikastetxe-egoitzan egiten dira. Menesianos ikastetxe-egoitzak hainbat baliabide ditu, adibidez, ikasgela guztiak daude pantaila digitalez hornituak, eta baditu ekitaldi-areto bat eta informatika-gela bat ere.

Horrez gain, gimnasioa, jolas-aretoa, pilotalekua, futbol, eskubaloi eta saskibaloi zelaiak eta berdegune zabala ditu zentroak.

Ikastetxea Errioxan dago, Logroñotik 45 bat minututara eta Santo Domingo de la Calzadatik 2 kilometrotara.

MURGILKETAREN HELBURUAK

Parte-hartzaileek hizkuntzaren oinarrizko 4 trebeziak finkatu eta hobetu ditzatela lortzea, bereziki azpimarraturik komunikazioarne alderdia: Ahozko ulermena, ahozko adierazmena. Horretaz gain, idatzizko ulermena eta idatzizko adierazmena ere lantzen dira, eta hiztegia eta gramatikako ezagutzak handitzen dira.

Horregatik, murgilketaren barruan proposatutako jardueretan, komunikazioa ingelesez egingo da:

  • Ingelesa erabiliko da komunikatzeko hizkuntz gisa egunean zehar egiten diren jarduera guztietan.
  • Astialdiko jardueretan (jolasak, kirolak, gau-jaiak, festak, txangoak…) praktikara eramango da eskola-saioetan ikasitakoa.

HEZKUNTZA-PROIEKTUA

METODOLOGIA

Metodologia aktibo eta dinamikoa da, eta ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasle arteko komunikazioan datza haren funtzio nagusia.

Komunikazio hori arrakastatsua izan dadin, ikaslea hizkuntza erabiltzera behartzen duten hainbat jarduera jartzen ditugu martxan. Beraz, lana binaka eta taldeka egiteko aukera ematen duten jarduerak landu eta indartuko dira. Abian jartzen ditugun jardueren artean, badaude batzuk talde txikiagotan (4 pertsonakoak) egiten direnak.

PROGRAMA AKADEMIKOA

Programa akademikoan 5 eskola-ordu irakasten dira egunean, sorterriko zein bertako irakasle tituludun eta eskarmentudunekin.  Ikasleek sorterriko begiraleekin batera egiten dituzte jarduera guzti-guztiak, eta haiek hizkuntza erabiltzeko bultzada eta laguntza ematen diete.

 Taldeak: gehienez ere 12 ikasle talde bakoitzeko.

Taldeak parte-hartzaileen maila kontuan harturik antolatzen dira. Maila zehazteko testa murgilketa hasi aurretik egiten da. Aurretiazko informazio-bileran, murgilketan zer helburu eta eduki landuko diren jakinarazten zaie familiei. 

JARDUERA PROGRAMA

Programa akademikoaren osagarri, erabateko murgilketa lortzeko aukera emango diguten tailerrak, astialdiko jarduerak, jolasak, gau-jaiak, bideoak eta abestiak egiten dira..

Era askotariko kirol-jarduerak antolatzen ditugu: paintball, arku-tiroa, igeriketa, arrauna,  eskalada, mendi-ibiliak eta beste hainbat.

Gure jarduera programan gune interesgarrietara joateko txangoak sartzen ditugu. Egun osoko 2 txango. (Logroño, ur-parkea)

FESTAK ETA GAU-JAIAK

Eta azkenik, gauetan, karaokeak, dantza-lehiaketak, kanpoaldean egiteko gau-jolasak, mozorro-jaiak, Oscar sarien gaua eta beste hainbat jarduera antolatzen ditugu festa eta gau-jaietan.

FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA

Murgilketa hasi aurretik, informatzeko bilera bat antolatzen da murgilketan parte hartuko dutenen familiekin, udalekuen helburuei, programazioari eta jarduera-programari buruzko xehetasunak emateko. Horrez gain, haien seme-alaben tutorearen/irakaslearen izena eta harremanetarako zenbaki bat jakinarazten zaie. Bilerara bertaratu ezin direnei posta bidez bidaltzen zaie informazioa.

Gainera, familia guztiek posta elektronikoko helbide bat dute, eta hortxe kontsultatu ditzakete murgilketa hasi aurretik eta egin bitartean sor daitezkeen zalantza guztiak.

Udalekuetan, beren seme-alabak zer jarduera egiten ari diren ikusi ahal izango dute familiek www.mondragonlingua.com blogean

OSTATUA ETA BAZKARIA

Bost zerbitzu hartzen ditu barne: gosaria, zizka-mizka jolasaldian, bazkaria, askaria eta afaria. Ikastetxeak bazkariak egiteko ekipoa du. Etxeko janaria da eta ikastetxean bertan egiten da, produktu naturalekin. Lau zerbitzu hartzen ditu barne: gosaria, bazkaria, askaria eta afaria. Ostatua birentzako gela partekatuetan ematen da. Barne hartzen du garbitegi-zerbitzua. Astean behin.

PREZIOAN SARTZEN DIRA

  • Ostatua mantenu osoan.
  • Ikasmaterialak.
  • Aprobetxamenduaren ziurtagiria eta txostena.
  • Parte-hartzaileei asebetetze-inkestak egitea.
  • Maila zehazteko testa murgilketa hasi aurretik eta amaitu ondoren.
  • Ikasleen eskura dauden materialen erabilera.
  • Aisialdiko jardueretan parte hartzea.
  • Joan-etorriko bidaia. Autobusezko bidaia Bilbotik, Donostiatik, Gasteizetik eta Arrasatetik.
  • Murgilketan egiten diren bidaietan lagun egiteko norbait.
  • Egun osoko 2 txango.
  • Erantzukizun zibileko eta istripuetarako asegurua.
  • Murgilketa hasi aurretik informazio-bilera egitea.
  • Murgilketa ondo doala egiaztatzeko jarraipena, murgilketan zehar.

Prezioak

  • Ekainaren 29tik Uztaileko10ra - 970€

  • Ekainaren 29tik Uztaileko14ra - 1200€

  • Uztailaren 13tik 24ra - 970€

Harremanetarako