B2 First prestatzeko ingeles-ikastaroa
First prestatzeko, konbinatu sareko programa mintzapraktika-eskolekin
Zure ingeles-maila zein den jakin nahi duzu?
First Certificate prestatzeko ingeles-ikastaroa
9 hileko iraupena
Sareko programa espezifikoa
Azterketa-simulakroak
Hasi nahi duzunean
Zure ingeles-maila zein den jakin nahi duzu?
MondragonLinguan B2 First azterketa prestatzearen abantailak
ML+ sistema
Ikastaro hau ML+ sistemaren arabera egiten da: First prestatzeko sareko programa espezifikoa aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko mintzapraktikekin konbinatzen da. Horrela, denbora-mugarik gabe ikasi ahalko duzu, eta zeure burua antolatuko duzu, nahi duzun tokitik.
Simulakroak
Ikastaroa astean aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko 2 mintzapraktika-saiorekin konbinatzen da. IKASGELA BIRTUALEKO saioek, Skype-ren antzekoek, 20 minutuko iraupena dute. Aurrez aurreko eskolen helburua da ahozko komunikazioa talde txikitan lantzea eta simulakroen bidez azterketa prestatzea.
Malgutasuna
Eskolak modularrak dira, hau da, bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, galdutako saioa erraz berreskuratu ahalko duzu. Halaber, edozein arrazoi dela eta, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu.
Lingua Campus
MondragonLinguak zure eskura jartzen duen metodoa Ikaslearen Ataritik prestakuntza-planerako sarbidea izan dezazun.
Zerbitzuaren aurkezpena
Ingeles-ikastaro erdipresentziala ML+ sistemaren arabera egiten da: First prestatzeko sareko programa espezifikoa aurrez aurreko edo Skype bidezko mintzapraktika-eskolekin konbinatzen da. Horrela, denbora-mugarik gabe ikasi ahalko duzu, eta eskolak gehien komeni zaizun ordutegian eta nahi duzun tokitik egin ahalko dituzu.
Sareko programak First azterketa berme handiagorekin prestatzeko aukera ematen dizu, ariketen eta azterketako atalei buruzko (Reading and Use of English, Listening, Writing eta Speaking) gomendioen bidez.
Ikastaroa astean aurrez aurreko edo Skype bidezko 2 mintzapraktika-saiorekin konbinatzen da. Aurrez aurreko eskolen helburua da ahozko komunikazioa talde txikitan lantzea eta simulakroen bidez (mock exams) azterketa prestatzea.
Skype-saioek 20 minutuko iraupena dute, eta haietan 2 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Saio bakoitzaren amaieran, hutsegiteen eta asmatzeen berri emango zaizu txataren bidez.
Eskolak modularrak dira, hau da, bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara joan, beste egunen batean joanez berreskura dezakezu.
Era berean, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik, luzaroan ezin bazara eskolara joan.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta hark aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroak dirauen bitartean. Halaber, hainbat irakasle izango dituzu eskura, eta haiekin ingelesez hitz egiten hasiko zara zailtasunik gabe.
MondragonLinguak eta Cambridge-k hitzarmen esklusibo bat daukate, azterketak Arrasateko zentroan egin daitezen. Horrez gain, irakasle askok Cambridge-ko azterketa ofizialetan adituak dira eta, beraz, azterketa gainditzeko kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenei buruzko aholkua eman diezaiekete gure ikasleei.
Emaitzak, gure bermeak: gure ikasleen % 91k azterketak gainditzen ditu.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.
Non ikas dezakezu
Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.
Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.
Home » » First prestatzeko erdipresentziala