Ingeles-ikastaro erdipresentziala azterketak prestatzeko

Prestatu First azterketa gainditzeko, modu erdipresentzialean, gure zentroetan ematen diren eskola presentzialak konbinatzen dituen online ikastaro batekin



Aurkezpena

Ingeles-ikastaro erdipresentziala ML+ Sistemaren arabera garatzen da, hau da, First azterketa prestatzeko online programa zehatza eta ahozko praktikarako eskola presentzialak edo Skype bidezkoak konbinatzen ditu. Horrek aukera ematen dizu denbora-mugarik gabe ikasteko eta eskolak hobekien doakizun ordutegian eta nahi duzun lekuan izateko.
Online programari esker, First azterketa bermerik handienarekin prestatuko duzu, ariketekin eta azterketa-atalen gaineko gomendioekin: Reading and Use of English, Listening, Writingy eta Speaking.
Ikastaroak asteko 2 saio eta ahozko praktika presentziala edo Skype bidezkoa konbinatzen ditu. Eskola presentzialen helburuak dira: ahozko komunikazioa lantzea, talde murriztuetan, eta simulakroen edo mock exam delakoen bidez azterketa prestatzea.
Skype bidezko saioek 20 minutu irauten dituzte, eta 2 ikaslek parte hartzen dute gehienez. Saioa amaitzean, akatsei eta ondo egindakoei buruzko feedbacka jasoko duzu txat bidez.
Eskolak modularrak dira, eta horietako bakoitzak helburu zehatza du. Horrela, ezin baduzu eskoletako batera bertaratu, beste egun batean berreskura dezakezu.
Halaber, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik ezingo baduzu denbora luzez eskolarik hartu.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta aholkularitza eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroan zehar. Hainbat irakasle ere izango dituzu eskura, ingelesez zailtasunik gabe hitz egiteko trebetasuna lortzeko.
MondragonLinguak akordio esklusiboa dauka Cambridgerekin, azterketak Arrasate-Mondragoneko zentroan egiteko, eta bertako irakasleetako asko Cambridgeko azterketa ofizialen prestatzaile adituak dira. Hortaz, gure ikasleei azterketa gainditzeko kontuan hartu beharreko alderdirik garrantzitsuenei buruzko aholkuak eman ahal dizkiete.
Emaitzak ditugu bermetzat: gure ikasleen % 91k azterketak gainditzen ditu.
Nahi duzunean has zaitezke, zure hasierako maila zehazteko idatzizko eta ahozko azterketa egin ondoren.


Mailak

B2

Zentroak

Araba Etorbidea, 4

20500, Arrasate - Mondragón

Tel. 943712055

mail: mlarrasate@mondragonlingua.com

Sanchez Toca Kalea, 11

20006, Donostia - San Sebastián

Tel. 943433102

mail: mldonostia@mondragonlingua.com

Buenos Aires Kalea, 7

48001, Bilbao

Tel. 946613467

mail: mlbilbo@mondragonlingua.com

Florida Kalea, 8

01005, Vitoria - Gasteiz

Tel. 945150155

mail: mlgasteiz@mondragonlingua.com

Montxon Kalea, 7

20560, Oñati

Tel. 943716000

mail: mloinati@mondragonlingua.com


Harremanetarako


[gclid_i][/gclid_i]

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.