Helduentzako ingeleseko ikastaroak atzerrian -Edimburgo (Basil Paterson)-



Aurkezpena

Ingeleseko irakaskuntzan 50 urtetik gorako esperientzia duen eskola da Basil Paterson. Ikastaroak astean 15 ordu edo 25 ordukoak izaten dira.

Ikasleen beharretara egokitutako programa bat nahi izanez gero, 20 orduko talde-ikastaroak (gehienez 12 ikasle) 5 edo 10 bakarkako saioekin konbinatu ahal daitezke.

Uztailean eta abuztuan, Basil Paterson eskolak 4 asteko ikastaro trinkoak antolatzen ditu FCE (B2) eta CAE (C1) azterketen prestaketarako. Ikastaroaren amaieran, ikastetxe berean egiten da azterketa.

Edimburgoko ostatua familian izan daiteke pentsio erdiarekin edo ikasle egoitza batean. Edimburgoko familia gehienak kanpoaldean bizi dira, beraz 30-40 minutu behar izaten dira eskolara iristeko. Egoitza gehienak, ordea, eskoletatik oso gertu daude oinez edo bizikletaz joateko moduan.

Aukera hau denboraz erreserbatzea gomendatzen da.

 


Gutxi gorabeherako prezioak

  • Klaseak/astean - 470-600€

  • Ostatua familian pentsio erdia/astean - 260€

  • Ostatua residentzian (ostatua bakarrik)/astean - 220€

Eskatu zure neurriko formakuntza plana

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.