Helduentzako ingeleseko ikastaroak atzerrian - Dublin (International House) -



Aurkezpena

Dublineko International House eskolan talde ikastaroak eskaintzen dira, talde bakoitzean gehienez 14 ikaslerekin. Dublingo erdialdean dagoen eraikin berri batean dago eskola, 40 ikasgela ditu, liburutegi bat, ordenagailu gela bat eta ikasleak erlaxatzeko gune bereziak: jatetxea eta kanpoko terraza.

20 orduko edo 25 orduko programa bat aukeratu dezakezu nahi duzun asteetan.

Nahi izanez gero talde klaseak (20 ordu) goizean hartu eta arratsaldez enpresa-edukiak dituzten klaseekin edo banakako klaseekin konbinatu ahal izango dituzu.

Eta 50 urte baino gehiago badituzu, “Young at Heart” programa gomendatzen dizugu, txangoak eta bereziki hautatutako kultur jarduerak barne izaten dituztelako.

Ikastaro honek 1 edo 2 aste iraun dezake eta eskaintzen diren hasiera datak hauek dira: apirilaren 23a, ekainaren 11a, uztailaren 16a, irailaren 17a eta azaroaren 19a dira.

Dublingo familietan (banako gela eta pentsio erdia) edo apartamenduetan har dezakezu ostatu. Apartamentuak banaka edo beste ikasle batzuekin partekatu daitezke.

Aukera hau aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da.


Gutxi gorabeherako prezioak

  • Klaseak/astean - 260-300€

  • Ostatua familian/astean - 220-240€

  • Pisua logela partekatua/astean - 270-290€

  • Pertsona batentzako estudioa/astean - 295-310€

Eskatu zure neurriko prestakuntza plana

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.