Helduentzako ingeleseko ikastaroak atzerrian -CAMBRIDGE (Kapan)-



Aurkezpena

Bizi handiko Unibertsitate hiria da Cambridge. Nazionalitate guztietako ikaslez beteta dago urte osoan.

Stansted aireportutik tren zuzenean ordu erditan heldu zaitezke. Horregatik, Erresuma Batutara lehen aldiz joaten direnentzat oso aukera ona da.

Kaplan ikastetxeak epe laburreko eta epe luzeko ikastaroak eskaintzen ditu. (2tik hasita 52 astera arte) baita intentsitate gehiago edo gutxiago duten programak ere: 20 edo 28 ikasgai astean. Programa trinkoetan eskolak duen online plataforma propioa erabiltzeko aukera dago, irakasle batek zuzendutako saoietan.

Klase bakoitzeko batez besteko ikasle kopurua 12koa da eta Cambridge-z gain, eskola honek Erresuma Batuan beste hainbat hiritan eskaintzen ditu programa antzekoak: Oxford, Bath, Liverpool, Manchester, London edo Bournemouth.

Edozein hiritan ostatua familian izan daiteke pentsio erdian edo residentzian (ostatua bakarrik).


  • Klaseak/astean - 225 € (20 lekzio) edo 295 € (28 lekzio)€

  • Ostatua/astean - 230 € (familian) edo 325 € (residentzian)€

Eskatu zure neurriko prestakuntza plana

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.