HAEEren euskara-ikastaroa

HAEEren euskara-eskolak, autoikaskuntza-modalitatean

9 hileko iraupena

A1 mailatik C1 mailara

Tutore pertsonala

Aurrez aurreko praktika edo Ikasgela Birtuala

Zure euskara-maila zein den jakin nahi duzu?

HAEEren euskara-ikastaroa

9 hileko iraupena

A1 mailatik C1 mailara

Tutore pertsonala

Aurrez aurreko praktika edo Ikasgela Birtuala

Zure euskara-maila zein den jakin nahi duzu?


MondragonLinguan HAEE euskara ikastearen abantailak

ML+ sistema

Ikastaro hau ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa espezifikoa astean aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko 2 mintzapraktikekin konbinatzen da. Horrela ez duzu ikasteko denbora-mugarik izango, eta eskolak hobekien doakizun ordutegian egin ahalko dituzu.

Eskola modularrak

Eskola bakoitzak helburu zehatza du, hizkuntza hau ikasteko alderdi garrantzitsuenetan bideratua. Egunen batean ezin bazara eskolara joan, erraz berreskuratu ahalko duzu, eta ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko. Eskoletako taldeak txikiak dira.

Gure taldea

Gure taldean HABEko aztertzaile ofizialak daude, profileko azterketak prestatzen lagunduko dizutenak (HABE, Osakidetza, Hezkuntza eta abar). Bermerik handienak eskaintzen dizkizugu.

Lingua Campus

MondragonLinguak zure eskura jartzen duen metodoa Ikaslearen Ataritik prestakuntza-planerako sarbidea izan dezazun.

Zerbitzuaren aurkezpena

Curso euskera IVAP

Autoikaskuntza-modalitateko HAEEren euskara-ikastaroa, 9 hileko iraupena duena, ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko mintzapraktika-eskolekin konbinatzen da. Horrela, denbora-mugarik gabe ikasi ahalko duzu, eta eskolak gehien komeni zaizun ordutegian eta nahi duzun tokitik egin ahalko dituzu.
Ikastaroa HABEk homologatu du, eta profileko azterketetara aurkezteko akreditatuko zaitu. Gure Bilboko, Gasteizko eta Donostiako zentroetan A1, A2, B1 eta B2 mailetako azterketak egin ahalko dituzu.

Sareko ikastaroa astean aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko 2 mintzapraktika-saiorekin konbinatzen da, A1 mailatik C1 mailara. Aurrez aurreko eskolen helburu nagusia da euskararen trebetasunak talde txikitan lantzea.
IKASGELA BIRTUALAREN bidez bi saio mota egiten dira, 20 minutuko iraupena dute, eta haietan 2 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Saioak kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta ulermena hobetu ditzazun. Saio bakoitzaren amaieran, hutsegiteen eta asmatzeen berri emango zaizu txataren bidez.
40 minutuko bi saio-mota daude, eta haietan 4 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Haien helburua da maiztasun handienarekin egiten diren gramatika- eta hiztegi-akatsak zuzentzea.

Eskolak modularrak dira, hau da, bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara joan, ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta hark aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroak dirauen bitartean. Halaber, hainbat irakasle izango dituzu eskura, eta haiekin euskaraz hitz egiten hasiko zara zailtasunik gabe.
Gure taldean HABEko aztertzaile ofizialak daude, profileko azterketak prestatzen lagunduko dizutenak (HABE, Osakidetza, Hezkuntza…), berme handienekin.

Non ikas dezakezu

Sanchez Toca kalea, 11

20006, Donostia

Tel. 943433102

Helbide elektronikoa: mldonostia@mondragonlingua.com

Buenos Aires kalea, 7

48001, Bilbao

Tel. 946613467

Helbide elektronikoa: mlbilbo@mondragonlingua.com

Florida kalea, 8

01005, Gasteiz

Tel. 945150155

Helbide elektronikoa: mlgasteiz@mondragonlingua.com

Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies Saber más

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close