Sareko frantses-ikastaroa
Ikasi frantsesa sarean, astean behin mintzapraktika-saio batekin konbinatuz.
Sareko frantses-ikastaroa
9 hileko iraupena
A1 mailatik B2 mailara
IKASGELA BIRTUALA
Gehiago jakin nahi duzu?
MondragonLinguarekin sarean frantsesa ikastearen abantailak
ML+ sistema
Ikastaro hau ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa astean behingo AULA BIRTUALAREN bidezko mintzapraktika-saioarekin konbinatzen da.
Bakarkako eskolak
Eskola bakoitzak helburu zehatza du, hizkuntza hau ikasteko alderdi garrantzitsuenetara bideratua (gramatika, hiztegia eta ahoskera).
Lingua Campus
MondragonLinguak zure eskura jartzen duen metodoa Ikaslearen Ataritik prestakuntza-planerako sarbidea izan dezazun.
Zerbitzuaren aurkezpena
Frantses-ikastaro erdipresentziala ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa Ikasgela Birtualaren bidezko mintzapraktika-eskolekin konbinatzen da. Horrela ez duzu ikasteko denbora-mugarik izango, eta eskolak hobekien doakizun ordutegian egin ahalko dituzu, zuk nahi duzun tokitik.
9 hileko iraupena duen ikastaroa da, 1 mailatik B2 mailara artekoa. Sareko programak hizkuntzaren eremu hauek lantzen ditu: gramatika, hiztegia eta ahoskera
Ikastaroa aurrez aurreko edo Ikasgela Birtualaren bidezko bakarkako 1 edo 2 mintzapraktika-saiorekin konbinatzen da.
IKASGELA BIRTUALAREN bidezko saioek 20 minutuko iraupena dute; kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta komunikazioa hobe ditzazun. Saio bakoitzaren amaieran, hutsegiteen eta asmatzeen berri emango zaizu txataren bidez. Bakarkako saioak direnez, eskolen eguna eta ordua irakaslearekin adostu ahalko dituzu astero
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu: hilean behin elkarrekin bilduko zarete, eta aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroak dirauen bitartean.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.
Non ikas dezakezu
Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.
Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.
Home » » Sareko frantses-ikastaro erdipresentziala