Eskolaz kanpoko ingeles-saioak osagarri bikaina dira ikastetxeko ingeles-eskoletarako. Horien helburua ludikoa edo akademikoa izan ohi da, ikasleen adinaren eta beharren arabera.
Haur-hezkuntzan: jolas-jarduerak haurrak modu naturalean ikas dezan, dibertitzen den bitartean (jolasak, abestiak, ipuinak eta eskulanak, besteak beste).
Jolly Phonics ahoskatze-metodo entzutetsua erabiltzen dugu. Haurrek ingelesaren soinuak modu dibertigarrian eta naturalean ikasten dituzte.
Etapa honetan, ahozko ulermena eta adierazpena jorratzen dira.
Lehen hezkuntzatik aurrera, xedea da eskolaz kanpoko saioak akademikoagoak bihurtzen joatea, ikasleek ziurtagiri ofizialak lortzeko aukera izan dezaten.
Hala ere, saioak atseginak eta entretenigarriak dira. Horrela, ikasleek ahalik eta arreta handiena jartzea eta ahalik eta gehien parte hartzea lortzen dugu.
Hizkuntzaren lau trebetasunak lantzen dira, gramatikaz eta hiztegiaz gain. Azterketa ofizialak prestatzen dituzten taldeetan, ikasleek azterketa ofizial horretan egin beharreko ariketen antzeko jarduerak egiten dituzte. Horrela, azterketari aurre egiteko prestakuntza optimoa izango dute.
Programak barne hartzen du:
Hasierako maila zehazteko probak.
Eskolak astean bitan, ordubetekoak edo ordu eta erdikoak.
Talde murriztuak
Ebaluazioak hiru hilez behin
Txostenak hiru hilez behin ikasleentzat eta gurasoentzat
Informazio-bilerak gurasoentzat
Irakasle tituludunak
Proiektuaren koordinatzailea ikastetxean egongo da, eta proiektuak une oro ongi funtzionatzen duela bermatuko du.
Neurrirako prestakuntza-programetan, ikaskuntza-sistema hauek ditugu, besteak beste:
Eskola presentzialak ikastetxean
Online eskolak
Eskola mistoak
Skype bidezko eskolak
Araba
Escolapios Calasanz Ikastetxea, Mendebaldea BHI, Olabide Ikastola, Armentia Ikastola, Ikasbidea Ikastola, Nuestra Señora de las Mercedes Ikastetxea, Niño Jesús Ikastetxea, Egibide, Odon de Apraiz Ikastola, Carmelitas Sagrado Corazón, Salburua Burdinbide Auzo Elkartea / Asociación Vecinal
Bizkaia
Kirikiño Ikastola, La Salle Deustu Ikastetxea, Bizkaia Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola, San José Jesuitak Ikastetxea, San Fidel Ikastola, Barrutia Ikastetxea, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea, San Felix Ikastetxea, San Pedro Apostol Ikastetxea, San Viator Ikastetxea, La Baluga Eskola, Bentades Eskola.
Gipuzkoa
Easo Ikastetxea, Maria Reina Ikastetxea, Zubiziri Manteo Ikastetxea, Bidasoa Ikastetxea, La Salle San Jose Ikastetxea, Lizeo Alkartasuna, Mariaren Lagundia Ikastetxea, Arizmendi Ikastola, Luis Eceiza Ikastetxea, Kurtzebarri Ikastetxea.
KANTABRIA
Colegio Menéndez Pelayo.
Gure aholkularietako bat zurekin harremanetan jarriko da, zalantzak argitzeko
eta behar duzun informazio guztia emateko.