Euskara-ikastaroak Ikasgela Birtualean

Ikasgela Birtualaren bidezko euskara-eskolak, zuk nahi duzun tokitik ikasi ahal dezazun

9 hileko iraupena

A2 mailatik C1 mailara

Gehienez bi parte-hartzaile

Elkarrizketa oinarri

Zure euskara-maila zein den jakin nahi duzu?

Euskara-ikastaroak Ikasgela Birtualean

9 hileko iraupena

A2 mailatik C1 mailara

Gehienez bi parte-hartzaile

Elkarrizketa oinarri

Zure euskara-maila zein den jakin nahi duzu?

MondragonLinguarekin Ikasgela Birtualean euskara ikastearen abantailak

Ikasgela Birtuala

Skype-ren antzeko sistema, erabilerraza. Soluzio honen abantaila da ez duzula aplikaziorik deskargatu behar , eta, horrez gain, hobekien doakizun ordutegia aukeratu dezakezula.

Eskola modularrak

Saio bakoitzak (astean birritan, 20 minutukoak) helburu zehatz bat du, ahozko komunikazioan oinarritua. Txataren bidez gai garrantzitsuenen berehalako iruzkina jasoko duzu. Egunen batean ezin bazara eskolara joan, hura berreskuratu ahalko duzu, ikastaroaren erritmoa galdu gabe.

Malgutasuna

Gure Ikasgela Birtualeko euskara-ikastaroetan , 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu. ML Adapta sistemari esker, ikastaroa gure zentroetako batean aurrez aurrezko saioekin konbina dezakezu. Irakasle barietate handia izango duzu.

Lingua Campus

MondragonLinguak zure eskura jartzen duen metodoa Ikaslearen Ataritik prestakuntza-planerako sarbidea izan dezazun.

Zerbitzuaren aurkezpena

IKASGELA BIRTUALAREN bidezko euskara-ikastaroa ML Adapta sistemaren arabera egiten da, eta gehien komeni zaizun ordutegian eta nahi duzun tokitik eskolak egiteko aukera ematen dizu.
9 hileko iraupena duen ikastaroa da, eta astean bi saio izango dituzu, Skype eta bideokonferentzia bidezko eskolekin konbinatzeko, A1 mailatik C1 mailara arte. Bi saio mota daude. Batzuk 20 minutuko iraupena dute, eta haietan 2 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Saioak kamerarik gabe egiten dira, ahozko komunikazioa hobetu dezazun. Saio bakoitzaren amaieran, hutsegiteen eta asmatzeen berri emango zaizu txataren bidez.

Beste saio-mota bat dago: 40 minutuko iraupena dutenak, eta haietan 4 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Helburua da maiztasun handienarekin egiten diren gramatika- eta hiztegi-akatsak zuzentzea.
Klaseak modularrak dira, hau da, bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara joan, ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko.
Horrez gain, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik, luzaroan ezin bazara eskolara joan.

Skype Mondragonlingua Euskera

Gainera, ikastaroak dirauen bitartean aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizun tutore baten laguntza izango duzu. Halaber, hainbat irakasle izango dituzu eskura, eta haiekin zailtasunik gabe hasiko zara euskaraz mintzatzen.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.
ML Adapta sistemak IKASGELA BIRTUALAREN bidezko eskolak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dauzkagun zentroetan aurrez aurreko eskolekin konbinatzeko aukera ematen dizu, zuk hala nahi izanez gero.

Non ikas dezakezu

Araba Etorbidea, 4

20500, Arrasate

Tel. 943712055

Helbide elektronikoa: mlarrasate@mondragonlingua.com

Sanchez Toca kalea, 11

20006, Donostia

Tel. 943433102

Helbide elektronikoa: mldonostia@mondragonlingua.com

Buenos Aires kalea, 7

48001, Bilbao

Tel. 946613467

Helbide elektronikoa: mlbilbo@mondragonlingua.com

Florida kalea, 8

01005, Gasteiz

Tel. 945150155

Helbide elektronikoa: mlgasteiz@mondragonlingua.com

Montxon kalea, 7

20560, Oñati

Tel. 943716000

Helbide elektronikoa: mloinati@mondragonlingua.com

Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.