Sareko euskara-ikastaroa
Ikasi euskara sarean, astean bi mintzapraktika-saioekin konbinatuz.
Zure euskara-maila zein den jakin nahi duzu?
Sareko euskara-ikastaroa
Iraupen pertsonalizatua
A1 mailatik C1 mailara
Aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko praktika
Tutore pertsonala
Zure euskara-maila zein den jakin nahi duzu?
MondragonLinguarekin sarean euskara ikastearen abantailak
ML+ sistema
Ikastaro hau ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa espezifikoa astean aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko 2 mintzapraktikekin konbinatzen da. Horrela ez duzu ikasteko denbora-mugarik izango, eta eskolak hobekien doakizun ordutegian egin ahalko dituzu.
Eskola modularrak
Eskola bakoitzak helburu zehatza du, hizkuntza hau ikasteko alderdi garrantzitsuenetan bideratua. Egunen batean ezin bazara eskolara joan, erraz berreskuratu ahalko duzu, eta ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko. Eskoletako taldeak txikiak dira.
Malgutasuna
Gure sareko euskara-ikastaroekin, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu. Horrez gain, MondragonLinguak ikastaroa luzatzeko bermea eskaintzen dizu zure helburua lor dezazun, ezin izan baduzu ezarritako epean lortu.
Lingua Campus
MondragonLinguak zure eskura jartzen duen metodoa Ikaslearen Ataritik prestakuntza-planerako sarbidea izan dezazun.
Zerbitzuaren aurkezpena
Euskara-ikastaro erdipresentziala ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa aurrez aurreko, IKASGELA BIRTUALAREN bidezko mintzapraktika-eskolekin konbinatzen da. Horrela, denbora-mugarik gabe ikasi ahalko duzu, eta eskolak gehien komeni zaizun ordutegian eta nahi duzun tokitik egin ahalko dituzu.
Sareko programa HABEk homologatu du, eta profileko azterketetara aurkezteko akreditatuko zaitu.
Ikastaroa astean aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAren bidezko bi mintzapraktika-saiorekin konbinatzen da, A1 mailatik C1 mailara arte. Aurrez aurreko ikastaroen helburu nagusia da euskararen trebetasunak talde txikitan lantzea.
Bi motatako IKASGELA BIRTUALAREN bidezko saio daude. 20 minutuko iraupena dutenak, eta haietan 2 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Saioak kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta ulermena hobetu ditzazun. Saio bakoitzaren amaieran, hutsegiteen eta asmatzeen berri emango zaizu txataren bidez.
40 minutuko saioak, eta haietan 4 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Helburua da maiztasun handienarekin egiten diren gramatika- eta hiztegi-akatsak zuzentzea.
Klaseak modularrak dira, hau da, bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara joan, ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko.
Horrez gain, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik, luzaroan ezin bazara eskolara joan.
Gainera, ikastaroak dirauen bitartean aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizun tutore baten laguntza izango duzu. Halaber, hainbat irakasle izango dituzu eskura, eta haiekin zailtasunik gabe hasiko zara euskaraz mintzatzen.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.
Horrez gain, MondragonLinguak ikastaroa luzatzeko bermea eskaintzen dizu zure helburua lor dezazun, ikasten behar adina denbora eman arren ezin izan baduzu ezarritako epean lortu.
Non ikas dezakezu
Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.
Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.
Home » » Sareko euskara-ikastaro erdipresentziala