Euskara-azterketak prestatzeko ikastaroa

Euskara-profileko azterketak prestatzeko eskola erdipresentzialak

Iraupen pertsonalizatua

A1 mailatik C1 mailara

HABEren programa ofiziala

Ikasgela Birtuala

Euskara-azterketak prestatzeko ikastaroa

Iraupen pertsonalizatua

A1 mailatik C1 mailara

HABEren programa ofiziala

Ikasgela Birtuala

Gehiago jakin nahi duzu?

MondragonLinguan Profil-azterketak prestatzearen abantailak

ML+ sistema

Ikastaro hau ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa espezifikoa astean aurrez aurreko edo IKASGELA BIRTUALAREN bidezko mintzapraktikekin konbinatzen da. Horrela, denbora-mugarik gabe ikas dezakezu, zeure burua nahi bezala antolatuko duzu, nahi duzun tokitik.

Eskola modularrak

Eskola bakoitzak helburu zehatza du, euskara-profileko azterketak gainditzeko alderdi garrantzitsuenetara bideratua. Egunen batean ezin bazara eskolara joan, erraz berreskuratu ahalko duzu, eta ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko.

Malgutasuna

Ikasgela Birtualaren bidezko azterketak prestatzeko dauzkagun eskolekin, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu

Ziurtagiria

MondragonLinguan A1 mailatik B1 mailara arteko (1.go profila) ziurtagiria lor dezakezu etengabeko ebaluazioaren bidez.
Horrez gain, gure taldean HABEko aztertzaile ofizialak daude, eta azterketa bakoitza lantzen lagunduko dizute.
Halaber, B2 eta C1 azterketa ofizialetara aurkez zaitezen prestatuko zaitugu.

Zerbitzuaren aurkezpena

Curso euskera preparar exámenes

Euskara-ikastaro erdipresentziala ML+ sistemaren arabera egiten da: sareko programa aurrez aurreko, Skype edo Ikasgela Birtualaren bidezko mintzapraktika-eskolekin konbinatzen da. Horrela, denbora-mugarik gabe ikasi ahalko duzu, eta eskolak gehien komeni zaizun ordutegian eta nahi duzun tokitik egin ahalko dituzu.
Ikastaroa HABEk homologatu du, eta profileko azterketetara aurkezteko akreditatuko zaitu. A1, A2, B1 eta B2 mailetako azterketak gure Bilboko, Gasteizko eta Donostiako zentroetan egin ditzakezu.
Sareko ikastaroa astean aurrez aurreko, Skype eta bideokonferentzia bidezko bi mintzapraktika-saiorekin konbinatzen da, A1 mailatik C1 mailara arte. Aurrez aurreko ikastaroen helburu nagusia da euskararen trebetasunak talde txikitan lantzea.

Skype-saioek 20 minutuko iraupena dute, eta haietan 2 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Saioak kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta ulermena hobetu ditzazun. Saio bakoitza amaitzean, akatsen eta asmatzeen berri emango zaizu txataren bidez.
Bideokonferentzia-saioek 40 minutuko iraupena dute, eta haietan 4 ikaslek hartzen dute parte gehienez. Helburua da maiztasun handienarekin egiten diren gramatika- eta hiztegi-akatsak zuzentzea.
Klaseak modularrak dira, hau da, bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara joan, ez duzu ikastaroaren erritmoa galduko.

Alemán presencial

Era berean, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik, luzaroan ezin bazara eskolara joan.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta hark aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroak dirauen bitartean. Halaber, hainbat irakasle izango dituzu eskura, eta haiekin euskaraz hitz egiten hasiko zara zailtasunik gabe.
Gure taldean HABEko aztertzaile ofizialak daude, profileko azterketak prestatzen lagunduko dizutenak (HABE, Osakidetza, Hezkuntza…), berme handienekin.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.

Non ikas dezakezu

Sanchez Toca kalea, 11

20006, Donostia

Tel. 943433102

Helbide elektronikoa: mldonostia@mondragonlingua.com

Buenos Aires kalea, 7

48001, Bilbao

Tel. 946613467

Helbide elektronikoa: mlbilbo@mondragonlingua.com

Florida kalea, 8

01005, Gasteiz

Tel. 945150155

Helbide elektronikoa: mlgasteiz@mondragonlingua.com

Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.