Era berean, 15 egun eta 2 hilabete bitarteko etenaldi didaktikoa eska dezakezu, arrazoiren batengatik, luzaroan ezin bazara eskolara joan.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta hark aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroak dirauen bitartean. Halaber, hainbat irakasle izango dituzu eskura, eta haiekin euskaraz hitz egiten hasiko zara zailtasunik gabe.
Gure taldean HABEko aztertzaile ofizialak daude, profileko azterketak prestatzen lagunduko dizutenak (HABE, Osakidetza, Hezkuntza…), berme handienekin.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.