Gure aholkularietako bat zurekin harremanetan jarriko da, zalantzak argitzeko
eta behar duzun informazio guztia emateko.
Enpleguko Prestakuntzarako Estatu Fundazioa (FUNDAE) Espainiako estatu-fundazioa da, eta helburu du Lanbide Prestakuntzaren, enpleguaren eta lan-harremanen arloko politika publikoak sustatzea eta horien egikaritzea koordinatzea. Haren patronatuan, erakunde sindikal (CCOO, UGT, CIG) eta enpresarial (CEOE, CEPYME) nagusiek, autonomia-erkidegoek eta Estatuko Administrazio Orokorrak parte hartzen dute, azken horrek Enpleguko Estatu Idazkaritzaren bitartez.
2015. urtean, enplegurako prestakuntzaren sistema erreformatu zen, eta ordura arte, Enplegurako Prestakuntzarako Hiruko Fundazioa deitzen zen.
MondragonLinguak, erakunde antolatzailea den heinean, enpresek lor ditzaketen hobariak kudeatzen ditu.
Gizarte Segurantzaren kuotetan egindako deskontuak dira hobariak, eta langileen prestakuntzan inbertitzen duten enpresei aplika dakizkieke. Enpresa guztiek urtero kreditu bat dute esleituta prestakuntzan inbertitzeko, eta, gero, hobariak izan ditzakete, hau da, deskontuak lor ditzakete Gizarte Segurantzako kuotetan.
Enpresen prestakuntza-jardueretarako laguntzak “Enpresentzat programatutako prestakuntza” aplikazio telematikoaren bidez izapidetzen dira.
Hobariei dagokienean, zuzeneko edo prestakuntza emateko kostuak eta zeharkakoak edo antolakuntzazkoak muga hauen barruan egon behar dira:
Zeharkako kostuak: prestakuntza-jardueraren kostu osoaren % 10
Antolakuntza-kostuak (antolakuntza burutzen duen kanpo-erakundearen kostuak):
% 20 bost langilerainoko enpresetan.
% 15 sei eta bederatzi langile bitarteko enpresetan.
% 10 enpresak hamar langile baino gehiago dituenean.
MondragonLinguak enpresaren eta sailen neurrira programatutako prestakuntza-moduluak eskaintzen ditu. Galde iezaguzu, eta gehien interesatzen zaizun programa pertsonalizatua diseinatzen lagunduko dizugu, hobaria jasotzeko dituzun aukerak kontuan izanik.
Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko betebeharrak egunean edukitzea.
Urteroko prestakuntza-kreditua agortu ez izana.
Ikasleek laneko kontratua izan behar dute eta Gizarte Segurantzaren Erregimenean kotizatu.
Ikasleak ikastaroaren % 75era bertaratu behar dira behintzat.
Ikastaroek ezin dute 2 ordu baino gutxiago iraun.
Langile batek ezin du egunean 8 ordu baino gehiagoz parte hartu.
Prestakuntza doakoa izan behar da parte-hartzaileentzat.
Langileak egunero ikastarora bertaratzen direla kontrolatzeko agiriak gorde behar ditu enpresak.
Eskola presentzialak izan daitezke, urruneko prestakuntza edo biak konbinatu (Modalitate mistoa= presentziala eta urruneko prestakuntza).
Telematikoari dagokionez, bi prestakuntza-maila bereiz daitezke:
Oinarrizkoa: oinarrizko gaitasunak eta prestakuntza dira, eta zeharkako gaiak edo orokorrak garatzeko gaitzen du.
Goi-mailakoa: espezializazioa barne hartzen du edo programazio edo zuzendaritzarako gaitasunak landu.
Enpresak ordaindu behar du ikastaroa, egin dela egiaztatzeko eta dagokion hobaria lortzeko. Hobaritutako zenbatekoa Gizarte Segurantzaren hurrengoko kotizazio-buletinetako batetik ken daiteke, urte horretan bertan.
Enpresa bakoitzak ikastaroa hasi aurreko 7 egun naturaletan egin dezake ikastaroaren alta, eta Hiruko Fundazioaren plataformaren bitartez kudeatu. Hala ere, erakunde antolatzaile bat eduki nahi badu, MondragonLinguak egin ditzake izapide guztiak.
Noiz abisatu behar dizuet? Hobaria jaso dezakeen prestakuntza bat nahi baduzu, gomendatzen dizugu astebete edo bi aste erabiltzea jarduera programatzeko eta erakunde antolatzaileekin izapideak egiteko, zure ikastaroa kudea dezagun nahi baduzu. Halaber, beste astebete itxaron behar duzu plataforman ikastaroaren alta egin ondoren. Guztira, 2/3 aste izango litzateke. Hori horrela, arren, ahalik eta denbora gehienarekin abisatu.
MondragonLinguak haren prestakuntza-eskaintza zabala kontsultatzera animatzen dizu. Aktiba zaitez gurekin, eta elkarrekin programa dezagun zure enpresaren beharrei hobekien doakien prestakuntza. Ez zalantzarik egin eta jakin nahi duzun guztia galdetu!