Helduentzako aurrez aurreko ingeles-ikastaroa
Gure zentroetan ingelesa ikasteko eskolak talde txikitan, ahozko komunikazioan oinarrituak.
Helduentzako aurrez aurreko ingeles-ikastaroa
9 hileko iraupena
A1 mailatik C2 mailara
Tutore pertsonala
Hasi nahi duzunean
Gehiago jakin nahi duzu?
MondragonLinguarekin ikastearen abantailak
ML Adapta sistema
Gure ikasketa-programa malguari esker, eskoletara hobekien doakizun ordutegian joateko aukera izango duzu. Zuk zeuk antolatuko duzu zure beharretara gehien egokitzen den ordutegia.
Eskola modularrak
Eskola bakoitzak helburu zehatza du, hizkuntza hau ikasteko alderdi garrantzitsuenetan bideratua. Egunen batean ezin bazara eskolara joan, erraz berreskuratu ahalko duzu.
Hainbat irakasle
Askotariko profesionalek osatutako taldea daukagu. Arlo zehatzetan espezializatutako irakasleak izango dituzu: doinu desberdinak entzungo dituzu, eta zailtasunik gabe hitz egiten hasiko zara.
Lingua Campus
MondragonLinguak zure eskura jartzen duen metodoa Ikaslearen Ataritik prestakuntza-planerako sarbidea izan dezazun.
Zerbitzuaren aurkezpena
Aurrez aurreko ingeles-ikastaroak ML Adapta sistemaren arabera egiten da: eskolara hobekien doakizun ordutegian joateko aukera ematen dizu.
9 hileko iraupena duen ikastaroa da, eta astean 2, 3 edo 4 ordu ematen dira, ahozko komunikazioari batez ere garrantzia emanez, A1 mailatik C2 mailara arteko talde txikitan.
Eskolak modularrak dira, hau da, bakoitzak helburu zehatz bat du. Horrela, egunen batean ezin bazara eskolara joan, beste egunen batean berreskuratu ahalko duzu.
Horrez gain, tutore baten laguntza izango duzu, eta hark aholkuak eman eta zalantzak argituko dizkizu ikastaroak dirauen bitartean. Halaber, hainbat irakasle izango dituzu eskura, eta haiekin ingelesez hitz egiten hasiko zara zailtasunik gabe.
Ikasturtean zehar nahi duzunean has dezakezu ikastaroa. Hori bai, lehenik eta behin ahozko proba bat eta idatzizko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.
ML Adapta sistemak aurrez aurreko eskolak IKASGELA BIRTUALAREN bidezko saioekin konbinatzeko aukera ematen dizu, zuk hala nahi izanez gero..
Non ikas dezakezu
Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.
Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.
Home » » Aurrez aurreko ingeles-ikastaroa