Aleman-ikastaroa Ikasgela Birtualean
Ikasgela Birtualaren bidezko aleman-eskolak, zuk nahi duzun tokitik ikasi ahal dezazun
Aleman-ikastaroa Ikasgela Birtualean
9 hileko iraupena
A1 mailatik C1 mailara
Tutore pertsonala
Bakarkako praktika
Gehiago jakin nahi duzu?
MondragonLinguarekin Ikasgela Birtualean alemana ikastearen abantailak
Ikasgela Birtuala
Aleman ikasteko Skype-ren antzeko sistema, erabilerraza. Irtenbide honen abantaila da ez duzula aplikaziorik deskargatu behar.
Eskola modularrak
Eskola bakoitzak helburu zehatza du, hizkuntza ikasteko alderdi garrantzitsuenetara bideratua.
Zerbitzuaren aurkezpena
Skype bidezko aleman-ikastaroak eskolak gehien komeni zaizun ordutegian egiteko aukera ematen dizu, zuk nahi duzun tokitik.
Ikastaroak 1 edo 2 mintzapraktika-saio ditu gure plataforman, A1 mailatik C1 mailara artekoak.
Ikasgela Birtualeko saioek 20 minutuko iraupena dute; kamerarik gabe egiten dira, ahozko adierazpena eta komunikazioa hobetu ditzazun.
Saio bakoitza amaitzean, akatsen eta asmatzeen iruzkinak jasoko dituzu, eta, hilean behin, iruzkin orokorrak helaraziko zaizkizu, irakaslearekin hilabetean zehar ikasitakoa errepasa dezazun.
Bakarkako saioak direnez, irakaslearekin astero hitzartu ahalko dituzu eskolen ordua eta eguna.
Nahi duzunean has zaitezke. Hori bai, lehenik eta behin idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin behar dituzu zure hasierako maila ezartzeko.
Non ikas dezakezu
Egin begiratua eta ikusi interesgarri suerta dakizkizukeen beste aukera batzuk.
Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.
Home » » Aleman-ikastaroa Ikasgela Birtualean