13 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ingeles-ikastaroak: ML Certification
Cambridge-ko azterketen atal desberdinak prestatzera bideratutako gazteentzako ingeles-ikastaroak
Irailetik ekainera
Astean 3-4 eskola-ordu
Azterketa-simulakroak
Talde txikiak
Gehiago jakin nahi duzu?
MondragonLinguan gazteentzako ingelesa ikastearen abantailak

Ikastaroaren helburua
Gazteentzako ingeles-ikastaroaren helburu nagusia da Cambridge-ko azterketen atal desberdinak prestatzea: Reading and Use of English, Listening, Writing eta Speaking.

Taldeko eta bakarkako bilerak
Familiek seme-alaben aurrerapenari buruzko informazioa jasoko dute ikasturtean zehar. Irakaslearekin taldeko eta bakarkako bilerak egiteaz gain, lau hilean behin txostenak bidaliko dira.

Aholkularitza pertsonala
Ikasleak tutore pertsonala izango du; tutore horrek ikasketa-erritmoari buruzko aholkua eman eta zailtasunekin lagunduko dio ikasleari

Lingua Campus
MondragonLinguak zure eskura jartzen duen metodoa Familiaren Ataritik zure semearen edo alabaren prestakuntza-planerako sarbidea izan dezazun.
Zerbitzuaren aurkezpena

13 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ML Certification ingeles-ikastaroan astean 3 edo 4 eskola-ordu ematen dira, irailetik ekainera eta talde txikitan. Cambridge-ko KET(A2), PET(B1), First(B2) eta CAE(C1) azterketak gainditzera bideratuta dago.
Ikastaroaren helburua da azterketaren atalak prestatzea: Reading and Use of English, Listening, Writing eta Speaking.
Ostiral arratsaldetan errekuperazio-eskolak egongo dira, edozein arrazoirengatik, ikasleak astean zehar ez badu eskola batera joaterik.
Ikasturtean zehar, azterketa-simulakroak egingo dira, gainditzeko arrakasta-aukera handiagorekin aurkezteko entrenamendu gisa balioko dutenak.
Horrez gain, tutore pertsonala izango du; tutore horrek ikasketa-erritmoari buruzko aholkua eman eta zailtasunekin lagunduko dizkio ikasleari.
Familiak seme-alabaren aurrerapenari buruzko etengabeko informazioa jasoko du ikasturtean zehar, xede horretarako egingo diren taldeko edo bakarkako bileren, lau hilean behingo txostenen eta webgunearen bidez.
MondragonLinguak eta Cambridge-k hitzarmen esklusibo bat daukate, azterketak Arrasateko zentroan egin daitezen. Horrez gain, irakasle askok Cambridge-ko azterketa ofizialetan adituak dira eta, beraz, azterketa gainditzeko kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenei buruzko aholkua eman diezaiekete gure ikasleei.
Emaitzek gu indartzen gaituzte: gure ikasleen % 91k azterketak gainditzen ditu.

Non ikas dezakezu
Arrasate Info
Araba Etorbidea, 4
20500, Arrasate
Tel. 943712055
Helbide elektronikoa: mlarrasate@mondragonlingua.com
DonostiaInfo
Sanchez Toca kalea, 11
20006, Donostia
Tel. 943433102
Helbide elektronikoa: mldonostia@mondragonlingua.com
BilboInfo
Buenos Aires kalea, 7
48001, Bilbao
Tel. 946613467
Helbide elektronikoa: mlbilbo@mondragonlingua.com