Helduentzako ingeleseko kurtsoak atzerrian - EASTBOURNE (LTC)-
Presentation
Eastbourne 90.000 biztanleko hiria da. Ingalaterrako hego-ekialdeko kostaldean dago, Londresetik 90 minutura. Gatwick-eko aireportutik trenez zuzenean joan daiteke. Bere edertasun eta giro onarengatik ezaguna da.
LTC eskolak astean 21 edo 28 ikasgai dituzten ikastaroak eskaintzen ditu. 21 ikasgaiko ikastaroan ingeles orokorreko ezagutzak lantzen dira eta 28 ikasgaiko ikastaroetan Business English, Communication Skills edo IELTS azterketen prestaketa egiteko saioak aukera daitezke.
Talde bakoitzeko 12 ikasle gehienez daude.
Ostatua bertako familia batean izango da, hauek eskolatik oinez joateko moduan bizi dira gehienetan. Otorduentzat pentsio erdia eskainiko da (gosaria eta afaria).
Uztaileko eta abuztuko hilabetetan eskolak beste nazionalitateko ikaskide batzuekin pisu batean ospedatzeko aukera ere ematen du.
Ikastetxe honek kalitate-prezio erlazio bikaina eskaintzen du.
Gutxi gorabeherako prezioak
Klaseak/astean - 235-295€
Ostatu familian/astean - 165€
Ostatua pisu partekatuan/astean (uztaila-abuztua) - 125€
Eskatu zure neurriko prestakuntza plana
https://formacion.mondragonlingua.com/eu/product/alemaneko-kurtsoak-atzerrian-helduentzako-friburgo-edo-berlin/